Topic-en fantasia eta bere txotxongiloak ate joka datoz

TOPIC-en lagun maiteak:






































Egun bitxi batzuk pasatzen ari gara; bat-batean, gauetik goizera, egunak jai bihurtu dira! Eta haur batzuk ere uste dute Gabonak aurreratu direla… Bada, ez, ez dira aurreratu Gabonak, ez Aste Santua, ez eta Uda ere, gutako inork inoiz ezagutu gabeko egoera baten aurrean gaude (eta espero dut berriro ez ezagutzea)…

Eta berritasunagatik edo, dibertigarriak izan diren egun batzuen ondoren, aspertzen hasi gara… baina ez, hemen ez dago aspertzeko eskubiderik, denetarako astirik dago: ikasteko, jolasteko eta… zergatik ez, txotxongiloak egin eta TOPIC modu berezi samarrean bisitatu ahal izateko baiat ere!. Seguru zuetako batzuk Mariona maitearen falta sumatzen ari zaretela, ez kezkatu, ondo dago. Bera etxean geratzen da, zuek bezala. Baietz? Eta etxetik, TOPICetik, gauza dibertigarri hauek bidaltzen dizkizue, egin ditzazuen. Beraz, badakizue, hauxe izango da programa:

17:00etan, astelehenetik ostiralera txotxongilo tailerra Karmele eta June zoragarriekin!

18:00etan, egunero Marionak eta Mariak, Museoko arduradunak, Museoko txotxongilo bat aukeratu ondoren, hari buruzko sekretu bat kontatuko digute. Galdu egingo duzue?

Eta asteazkenero, 12:00etan, Karmele, Pedagogiako arduradunak, bideo batzuk prestatuko ditu helduentzat, txotxongilolarientzat, irakasleentzat, begiraleentzat... Bideo horiek Madrilgo ‘Sana Sana’ Jardunaldietarako Zentro Dramatiko Nazionalari esker egin ziren, eta aurrerago Topic+ proiektuan izango dute jarraipena. Zer, animatzen zarete?

Bada, gu etxean geratzen gara, baina zuek ere zuen etxeetatik ondo pasa dezazuen denbora pasak prestatuko dizkizuegu. Gero, denok kalera atera gaitezkeenean, ez ahaztu zuen familia eta lagunei zer egin duzuen erakustea eta Marionari ere bai!!!! !


Animo Lagunak egun bat gutxiago falta da eta!

Topic Plus
Sarrera salmenta


 

Bisita bannerrak


jarraitu Twitter-en




jarraitu Facebook-en


En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.