Topic-en, sormen-egoitza batean egindako lan batek ikuskizun onenaren saria irabazi du Feten Jaialdian

























Periferia konpainiaren “Nube nube” lana izan da sariaren irabazlea

Periferia Teatro konpainiak, “Nube nube” ikuskizunarekin, FETEN - Haurren Arte Eszenikoen Europar Azokako Ikuskizun Onenaren Saria jaso du. “Nube nube” aktoreak eta txotxongiloak uztartzen dituen ikus-ipuina da eta ikusle guztiei zuzendutako lana da. Ikuskizunak Topic-en sortu zen, bertan egin zen sormen egoitza batean.
 «Eskerrik asko Juan Pablo Soler Fusterri, Murtziako Circo Antzokitik laguntzeagatik, ezinbestekoa baita Murtziako konpainientzat. Mila esker Idoya Otegui Martínezi eta Tolosako Topic-i, sorkuntzari eman dioten laguntzagatik, ezinbestekoa baita herrialde honetako txotxongilo konpainientzat. Eta eskerrak nire taldekideei, lan honen erditze luzean lagundu eta neure buruari eusteagatik», esan du Mariso Garcíak, saria ezagutu ondoren. Zuzendari artistiko, dramaturgo eta aktore hau da ikuskizunaren zuzendaria eta egilekidea, Juan Manuel Quiñonerorekin batera, eta interpretea, Iris Pascualekin batera.
Topic Plus
Sarrera salmenta


 

Bisita bannerrak


jarraitu Twitter-en




jarraitu Facebook-en


En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.