Topic-ek komisariatutako erakusketa bat, Madrilgo Fernán Gómez antzokian

























Abenduaren 18tik urtarrilaren 5era


Madrilgo Centro Cultural de la Villa de Madrid-eko Fernán Gómez antzokiko Erakusketa Aretoan, Madrionetas, ¡Feliz aniversario Unima! erakusketa inauguratu zen atzo (abenduak 18); Topic-ekin, Tolosako txotxongiloen nazioarteko zentroarekin, elkarlanean egingo den erakusketa. Unimaren 90. urteurreneko historia eta txotxongilolaritza uztartzen ditu erakusketa honek. Idoya Otegui, Topic-eko zuzendaria, da erakusketako komisarioa: “Txotxongilo tradizionalaren historia eta bilakaera ezagutaraztea da erakusketaren helburua, txotxongilolaritza garaikidera iritsi arte.


Fernán Gómez antzokia, beraz, bigarren urtez jarraian, “txotxongilo-herrialde” bihurtuko da, 'Madrionetas' jaialdiaren eskutik; Topic-ek antolatutako erakusketaren anfitrioia dena. Bi astez, abenduaren 18tik urtarrilaren 5era, arte horren egungo teknikak eta joerak aztertuko ditu jaialdi honek.

Jaialdiak 40 ikuskizun, zinema eta tailer baino gehiago biltzen ditu, eta berrikuntza garrantzitsuak ere bai, hala nola nazioarteko konpainien parte-hartzea eta baita El Retiroko Txotxongilo Antzerkia, Eugenio Trías Udal Liburutegi Publikoa eta Casa de Vacas Kultur Etxea espazioen parte hartzea ere.

Topic Plus
Sarrera salmenta


 

Bisita bannerrak


jarraitu Twitter-en




jarraitu Facebook-en


En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.