Antzerki mundua TOPic-en bisitan
Astelehena, 2009(e)ko uztaila(r)en 06-(e)an 13:29etan
Sormen artistikoko, kulturako, politikako edo ekonomia munduko ordezkariek Txotxongiloaren Nazioarteko etorkizuneko Zentroa zuzenean ezagutzeko Tolosara hurbiltzen jarraitzen dute. Oraingoan, Donostian ospatzen den antzerki feriako dFERIAKO ordezkaritza zabal batek, TOPIC hartuko duen eraikineko lanak bisitatzeko aukera izan du. Antzerki munduko 70 profesional inguruk, horien artean nazio zein nazioarteko programatzaileek, aktoreek eta kazetari espezializatuek, dFeriako eta Donostia Kulturako arduradunez gain, bisitaldi honetan parte hartu dute.


Informazio gehiago
