Gabonak Topic-en

























Tailerrak eta 'Topic Solidarioa'

Urtero bezala, Topic-ek familia eta etxeko txikienei zuzendutako jarduerak antolatuko ditu datozen gabonetan, krisiagatik oraindik gaizki pasatzen ari diren familiekin dugun elkartasuna ahaztu gabe. 
‘Topic Solidarioa’k Tolosako Udal Musika Eskola eta Txotxongillo konpainiaren laguntza jasoko du berriro. Tolosako Musika Eskolako irakasle eta ikasleek abenduaren 20ean emango duten kontzertura edota abenduaren 28an egongo den ikuskizunera etorriko diren ikusleek 

sarrera janari ez galkorraren truke eskuratu ahal izango dute. Jasotzen den janari guztia Tolosako Caritasi emango zaio behar gehien duten pertsonen artean bana dezaten. 

Kontzertua eta Txotxongillok egingo duen ‘Eman eta gero’ emanaldia 4 urtetik gorako haurrei zuzenduta daude eta Topic-eko antzokian izango dira 18.30ean. 

Gabonetan baita ere, 6 urtetik gorako haurrei zuzendutako tailer bat egongo da abenduaren 26, 27 eta 28an eta urtarrilaren 2, 3 eta 4an, 16.00tik 18.00ra eta 5 euroko balioa izango du tailer bakoitzak, eta 7 euro tailerra egin eta museoa bisitatuz gero. Parte hartzeko 943650414 telefonora deitu. mesedez.  

Topic Plus
Sarrera salmenta


 

Bisita bannerrak


jarraitu Twitter-en




jarraitu Facebook-en


En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.