XAKE Produkzioak konpainiak LUR lana aurkeztuko du






















Larunbat honetan tailerra 17:00etan eta ikuskizuna 18:30ean

TOPICek urtero bezala zenbait ekintza ezberdin antolatuko ditu, horien artean proposamen berri bat: Zer iruditzen zaizu, ikuskizuna baina lehen TOPICeko tailerrean txotxongilo bat eraikitzeko aukera duzula esaten badizugu? Ba…abenduko ikuskizun honek aukera hau luzatzen dizu. Eskura ezazu Topic-ek eskaintzen duen ikuskizuna + tailerra sarrera konbinatua eta goza ezazu arratsalde dibertigarri batez familian. Larunbatean ikus ahal izango dugun ikuskizuna XAKE Produkzioak konpainiak taularatuko duen LUR ikuskizuna izango da. Desio bakar bat eskatu ahalko bazenu, zer eskatuko zenuke? Anek oso garbi dauka eta bere aitona Julianek lagundu egingo dio.

IKUSKIZUNA:

Julian jostailuen denda zahar baten jabea da. Egun gutxi barru, Anek, bere bilobak, sei urte beteko ditu eta opari berezi bat prestatzen ari da: berak sortutako panpin bat. Anek eta Julianek bidaia hunkigarri bat hasiko dute panpinarekin, ametsak betetzen dituen izar magikoaren bila. Itxuraz, abentura imajinarioak Ane-ri eta Joni, bere aitari, beraien arteko harremana bideratzen lagunduko die. Azkenaldian Jonek onarpen arazo bat dauka, Anek bulba izan arren, mutila dela aldarrikatzen duelako.

Hizkuntza: Euskaraz
Iraupena: 60’
Publikoa: Familiarra
aktoreak: Erika Olaizola, Nerea Gorriti, Mikel Laskurain eta Kepa Errasti

TAILERRA:
Ordutegia
: 17:00

Adina: familia guztiarentzat/para toda la familia

Tailerrean izena emateko:
pedagogia@cittolosa.com / cit@cittolosa.com
PrezioA: 8€ (tailerra + ikuskizunera sarrera)



 
Topic Plus
Sarrera salmenta


 

Bisita bannerrak


jarraitu Twitter-en




jarraitu Facebook-en


En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.