Amaiera ekitaldia omenaldi eta ikuslegoaren sariarekin

























Saria Mimaia Teatrorentzat izan zen 'Peloloco' lanagatik

37. Titirijai jaialdia ekitaldi hunkigarri batekin amaitu zen. Ekitaldian, omenaldia egin zitzaien 10 urte horietan Topic-ekin modu berezian lan egin izan duten pertsona eta erakundeei. Ekitaldiaren buru Telmo Irureta aktorea izan zen. Hasieran, Karlos Arguiñano sukaldari mediatikoa agertu zen, txotxongiloekin eta Topic-ekin maiteminduta dagoena. 

Karlos izan zen omendutako lehena eta jarraian, Nekane Garayalde irakaslea, Angel Calvente txotxongilo-sortzailea, Enkarni Genua eta Manolo Gomez txotxongilo-taldeko txotxongilolariak, eta baita Kutxa Fundazioa, El Diario Vasco, Tolosako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza ere.

Itxiera-ekitaldian, Topic-eko ereserki berria entzun zen -David Azurzak eta Enkarni Genuak sortua-, eta aurtengo Txotxongilo Jaialdiko ikuskizun onenaren izena ere eman zen, haurrentzako epaimahai batek ematen duena. Saria 'Mimaia Teatro'rentzat izan da, 'Peloloco' lanagatik. Antzezlan hau Topic-en bertan sortu zen 'sormen-egoitza' emankorretako batean.

Topic Plus
Sarrera salmenta


 

Bisita bannerrak


jarraitu Twitter-en




jarraitu Facebook-en


En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.