‘Figurillasko erretaula’ konpainiaren txotxongiloak Topic-i aldi baterako uztea erabaki da


























Topic-en gorde eta erakutsiko dira

Nafarroako Gobernuak Figurillasko Erretaula txotxongilo-konpainiaren funtsa jaso du dohaintzan, Faro-Coma familiarena, Nafarroako Errege Artxibo Nagusian gordeko den dokumental-zatia, eta 385 txotxongilo eta dokumentalak ez diren beste objektu eszenografiko batzuk osatzen dutena. Foru Gobernuak aldi baterako utzi dizkio TOPIC - Nazioarteko Txotxongilo Zentroari, bertan gorde eta erakusteko.

 
Txotxongiloak eta beste objektu eszenografiko batzuk, familia funtsaren zati banaezin bezala, Nafarroako Gobernuak TOPICi lau urterako egindako aldi baterako lagapen araubidean kontserbatu, zabaldu eta erakutsiko dira, beste lau urtera luzatzeko aukerarekin. Utzitako objektuek, txotxongiloez gain, Juan Farok egindako dekoratuak, gazteluak (horien artean, 1995eko “Retablillo de Navidad” altzaria nabarmentzen da) eta hainbat tresna dituzte.

Hitzarmenak aldi baterako erakusketa bat egitea aurreikusten du Vianako Printzea Erakundea - Kultura Zuzendaritza Nagusiarekin batera, eta baita Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak egingo duen katalogo bat argitaratzea ere.

Topic Plus
Sarrera salmenta


 

Bisita bannerrak


jarraitu Twitter-en




jarraitu Facebook-en


En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.