TOPIC bere 10. urteurrena ospatzen hasi da



















Duela 10 urte, 2009ko azaroaren 27an, TOPICek bere ateak ireki zituen. 

Hamarkada bat ospatzeko modukoa da, noski! Horregatik, Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentro honek urte osoan zehar hainbat ekitaldi antolatu ditu, 2019an eta 2020an egingo diren jarduerak. “Ez dugu fausto handien urteurrenik nahi, urteurren hunkigarria nahi dugu, partekatzeko, hausnartzeko, gozatzeko …”, adierazi du Idoya Oteguik, Topic-eko zuzendariak.

 


Erakusketa berri eta bitxia sortu da, eta erakusketa Topic zentroko balkoietan dago ikusgai. Speeltheater konpainia holandarraren “Amerika Amerika” ikuskizunaren txotxongiloak dira, eta euren jaioterritik alde egin behar izan zuten migratzaile guztiei omenaldi bat egin nahi izan diete, bere garaian “amerika, Amérika” obrako protagonistek egin zuten bezala.

Topic-eko abestia, urteurren honetako beste nobedade bat da. David Azurza konpositoreak eta Enkarni Genua idazleak TOPICerako kantu bat kantu bat idatzi dute, gero eta jende gehiagok eskola-kanpainara edo edozein ikuskizunetara etortzen diren bakoitzean beraiekin izan dezaten. 

Bi bisita gidatu berri, oso bereziek, ospakizunekin bat egiten dute: “Txotxongiloak femeninoan”, txotxongilolari emakumeak nabarmentzeko eta omentzeko, eta “biltegia, ikusezinen lekua” museoaren biltegian egingo dena, bisitariek oraindik ikusgai dauden altxorrak bertatik bertara ezagutzeko eta nola kontserbatzen diren jakin dezaten.

Bestalde, 2019ko azarotik 2020 azarora arte, hainbat alditan, Topic-eko txotxongilo batzuk Gipuzkoako hainbat museo bisitatzera joango dira, urteurrenarekin bat egin nahi izan dutenak: Ardixarra, Erdi Aroko Interpretazio Zentrua, Segura; Balenciaga Museoa, Getaria; D’Elikatuz, Ordizia; Fagus-Alkiza, Pagoaren Interpretazio Zentroa, Alkiza; Gaztaren Interpretazio Zentroa, Idiazabal; Igartubeiti Museoa, Ezkio-Itsaso; Oiasso Erromatar Museoa, Irún; Soinuenea, Herri Musikaren Txokoa, Oiartzun; Mater, Itsasontzi-Museo Ekoaktiboa, Pasaia eta Chillida-Leku, Hernani.

2019ko abenduaren 20tik 2020ko otsailera arte programatutako jarduerekin amaitzeko, erakusketa bat izango da anbiguan, Emausen eskutik, “Jatorria” izenburupean. Erakusketa horretan, ikasle eta etorkinen kolektiboek egindako moda-sorkuntzak aurkeztuko dira.

Eta 2020an Tolosako Udalaren eskutik sartuko gara TOPIC zer den erakutsiko duen aurkezpen bideo baten errealizazioarekin. Zentroa ere Fitur-en egongo da, Madrilgo Nazioarteko Turismoko azokan.

2020ko otsailean “Erraldoien Bildumagilea” erakusketa inauguratuko da, ekainera arte egongo dena. Maiatzean lantegi bat burutuko da, gazteei zuzenduta eta bertan 2020 Titirijai jaialdiko inaugurazio-ekitaldian desfilatuko duten bost txotxongilo erraldoi eraikiko dira. Tolosako Kultur etxeko 30 urte bitarteko ikastaroetan eskainiko da eta Sarah Vechieti artista italiarrak, AVIAMA-k beka emanda, aipaturiko lantegia emango du.

Museoen  Nazioarteko Egunarekin bat eginez, SAM  Txotxongilo Konpainia, TOPIC-en 10. urteurreneko ospakizunarekin elkartuko da. Portugaldik lehendabiziko aldiz aterako den ikuskizuna iritsiko zaigu, argi eta soinuz lagundutako txotxongilo erraldoien bitartez. Ikuskizun honetarako Tolosako Musika Eskolaren kolaborazioa izango dute.

2020ko udan zehar, Tolosako eraikin enblematiko desberdinetan, 10 urte hauetan zehar, TOPIC-en burutu diren erakusketetako banner iragarleak erakutsiko dira. Eta dena ez da hor geratzen, agenda betetzeko dago; ekitaldi, ikuskizun eta jarduera gehiago egongo dira, lan eta ilusioz betetako 10. urteurren honi gehituko zaizkienak.

Topic Plus
Sarrera salmenta


 

Bisita bannerrak


jarraitu Twitter-en




jarraitu Facebook-en


En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.