Aldizkako erakusketa berria italiar Maskara protagonista duela

2020ko Martxoaren 1 arte zabalik egongo da

'Giú la Maschera' Burattinien mundu miresgarriari buruzko aldizkako erakusketa berria aurkeztu da Topic-en, 2020ko martxoaren 1 arte zabalik egongo dena.

Erakusketa hirurogeita hamar antzezlanez konposatua dago, eta eskularruen teknikaz gain beste teknika batzuk erabiltzen dituzten txotxongiloak ere badaude. Materialari dagokionez, italiarren kolekzio pribatu eta publiko ezberdineko material artistikoak dira. Hauek ondare aberatsak erakusten dituzte bai Europa osoan eta baita denboraldi historiko batean ere, hain zuzen XIX. mendetik aurreko mendeko azkeneko urteetaraino.

Italiarren txotxongiloen tradizioak, herrialde horretako historia politiko eta sozialagatik, hain bereziak, banatuak eta lokalismoz beteak, Europa eskualdeko eta hiri batasuneko pertsonaien eta maskaren aniztasuna aurkezten du.

Pulcinella, Arlecchino, Brighella, Pantalone eta Doctor Balanzone bezalako jatorri zuzena duten erakusketa edo esposizioak Commedia dell’Artetik datoz. Hemen, Gianduja eta Gioppino bezala, XVII. eta XIX. mendean jaiotako pertsonaiak aurkitzen dira. Beste batzuk, ordea, XX. mendean azaldu ziren adibidez, Bargnocla, Testafina, Pampalughino eta Tascone. Eta azkenik, aurreko mendean jaiotakoak: Areste Paganos, Pirù, Tavà eta beste batzuk.

Bisitatzeko ordutegia:

10:00-13:00 eta 16:00–19:00 (Astean zehar, astelehenetan itxita)

10:00-14:00 eta 15:00-19:00 (Asteburu eta jai egunetan)   
Topic Plus
Sarrera salmenta


 

Bisita bannerrak


jarraitu Twitter-en




jarraitu Facebook-en


En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.