Stop Motion lehiaketa 14 eta 17 urte bitarteko gazteentzat

'Gazteak eta Aldaketa Klimatikoa' izenburupean egingo den ekimena

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Sailak, Topic zentroaren laguntzarekin, 14 eta 17 urte bitarteko gazteen artean klima aldaketari buruzko hausnarketa egingo duen bideo lehiaketa jarri du abian, ‘Stop Motion’ teknika baliatuz.

Donostian emandako prentsaurrekoan, Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako Ingurumeneko foru diputatuak eta Karmele Kruz TOPICeko Pedagogia arloko arduradunak aurkeztu dute ekimena, ‘Gazteak eta Aldaketa Klimatikoa' izenburupean. Asensiok azaldu duenez, "Lehiaketa honek lotura bat sortu nahi du adin-tarte goiztiarrenarekin, hau da, normalean komunikatzea gehien zailtzen duena adin-tartearekin, Z Belaunaldia izenekoa, 14 urtetik 17 urtera bitarteko gazteek osatzen dutena". Horretarako, Aldundiak, Topic-ekin eta bere pedagogia arloarekin elkarlanean, " adin-tarte honetako pertsonei erakargarri izateko, hizkuntzara eta teknologietara egokitutako lehiaketa hau" martxan jarri du.


Bideoak 'Stop Motion'  teknikarekin egingo dira eta Instagram plataforman burutuko den lehiaketa bat izango da, horretarako propio prestatutako kontu batean (@ aldaketaklimatikoagipuzkoan). Lehiaketa abenduaren 31 arte egongo da indarrean eta, bukatutakoan, bi sari izango dira. Lehenengoa Topic-eko pedagogia departamentuko kide batek, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Saileko diputatu eta zuzendariak, eta Coke Riobóo zine-zuzendariak emango dute, 2007an animaziozko film labur onenaren
 Goya saria irabazi zuena, eta bigarrena, berriz, 'Like' gehien lortu dituzten partaideen artean herri-bozketa egingo da. Irabazleek tablet bat jasoko dute.
Topic Plus
Sarrera salmenta


 

Bisita bannerrak


jarraitu Twitter-en




jarraitu Facebook-en


En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.