I. Txotxongiloen Nazioarteko Jardunaldiak Madrilen Topic-en eskutik

2019ko irailaren 12tik 14ra, Valle-Inclán Antzokian (Madril)

Gaur, hilak 12, I. Txotxongiloen Nazioarteko Jardunaldiak: Osasunerako eta Hezkuntzarako tresna soziala jardunaldiei hasiera emango zaie «Sana-Sana» izenburupean, Madrilgo Valle Inclan Antzokian. Jardunaldiak irailaren 14 arte burutuko dira Topic eta Madrilgo Zentro Dramatiko Nazionalaren (CDN) eskutik. Osasun publikoaren Zuzendaritza Orokorra, Kalitate eta Berrikuntza – Osasun, Kontsumo eta Gizarte Ongizateko Ministerioa, Desgaitasunari buruzko Errege-Patronatua eta Espainiako Udalerrien eta Probintzien Federazioa (FEMP)ren laguntzaz burutuko dira.

Txotxongilo-antzerkia, bere ezaugarriak direla eta, mundu osoan eramaile artistiko pribilegiatua izateaz gain, tresna pedagogikoa, soziala eta osasuna sustatzekoa da baita ere. Asko dira objektuen antzerkia eta eszenatokietatik haratago duen aukeren inguruan saiakuntzak egin eta hausnartu duten irakasle, artista eta ikertzaileak.

Jardunaldi hauen helburua txotxongiloekin egiten den lanari ikusgarritasuna ematea da, gizartean, hezkuntzan, osasunean eta arte mailan dituen aplikazio ezberdinekin. Txileko, Erresuma Batuko, Italiako, Ameriketako Estatu Batuetako, Hegoafrikako, Argentinako, Espainiako eta Indiako profesionalen hitzaldi eta mahainguruen bidez, CDNk aipatutako sektoreetako artista eszenikoen eta profesionalen arteko topaleku izan nahi du, kultura praktikatu edo kontsumitu ondoren objektu-antzerkira eta bere potentzialtasunera hurbiltzeko.

Azken egunean, larunbata 14an, txotxongiloa hezkuntzan gaiari buruz hitz egingo da eta Karmele Cruz, Topic-eko pedagogia arduradunak “Topic eta bere hezkuntza lana: txotxongiloak, garapena eta egungo tresnak” izeneko hitzaldia emango du. Egun horretan bertan, arratsaldean, mahai inguru bat ospatuko da “txotxongiloak eta hezkuntza heziketa testuinguru desberdinetatik” izenburupean eta besteen artean Enkarni Genuak (Txotxongillo Taldea) eta Nekane Garaialde hezitzaile tolosarrak parte hartuko dute. 

Titerescena egitaraua Madrilen

Zentro Dramatiko Nazionalak (CDN) 'Titerescena' txotxongiloen denboraldi berria aurkeztu du Madrilen. Programazioa Topic-en Topic-en eskutik egin da beste aldi batez.

Txotxongiloen programazioari dagokionez, bederatzi konpainiek parte hartuko dute, zazpi espainiar, argentinar bat eta perutar bat, guztira 36 emanaldi eskainiko dituztenak.

Emanaldiak Valle Inclan Antzokiko El Mirlo Blanco aretoan izango dira, eta parte hartuko duten taldeak hauek izango dira: urriaren 12 eta 13an, Mimaia Teatro (Katalunia) ‘Peloloco’ ikuskizunarekin; azaroaren 9 eta 10ean, Roberto White (Argentina) ‘Criaturas particulares’ ikuskizunarekin; abenduaren 14 eta 15ean, La Chana Teatro (Gaztela Leon) ‘Vulgarcito’ ikuskizunarekin; 2020ko urtarrilaren 18 eta 19an, Periferia Tetro (Murtzia) ‘Nube a nube’ ikuskizunarekin; otsailaren 1 eta 2an, Hugo Suárez (Peru) ‘Body Rhapsody’ ikuskizunarekin; martxoaren 14 eta 15ean, Giramagic (Katalunia) ‘Hai, la pescadora de sueños’ ikuskizunarekin; apirilaren 4 eta 5ean, L’Home Dibuixat (Valentzia) ‘Zapatos nuevos’ ikuskizunarekin; maiatzaren 23 eta 24an, Luna Teatro Danza (Madril) ‘Blancanieves’ ikuskizunarekin eta ekainaren 13 eta 14an, Xake Produkzioak (Euskal Herria) ‘Lur’ ikuskizunarekin. 
Topic Plus
Sarrera salmenta


 

Bisita bannerrak


jarraitu Twitter-en




jarraitu Facebook-en


En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.