TITERESZENA DENBORALDI BERRIA AURKEZTU DA

Programa osatzen duen lehen jarduera Madrilen egingo da

Ikasturtearen hasiera iritsi zaio Topic-i ere. Aurten gainera, azaroan hamargarren urteurrena ospatzen hasiko dira.

Guztira, bederatzi ikuskizun izango dira ikusgai, Tolosako Txotxongiloen Nazioarteko Zentroaren programazioan eta baita hiru aldizkako erakusketa ere. Alde batetik, 'Maschera la maschera' (2019ko urriaren 4tik 2020ko martxoaren 1era); bertan, Pulcinella edo Arlechino bezalako txotxongiloak ikus ahal izango dira 1500. urteko "Commedia dell 'Arte”-koak eta bestetik, “Formosako Txotxongilo-antzerkia” (2020ko martxoaren14tik irailaren13ra); bertan XIX. mendeko txotxongilo-antzerki klasiko txinatarraren dotorezia eta edertasuna, Taiwan modernoko Golden Ray txotxongiloen "energia garbia" eta herrialde honetako azken txotxongilo-lanak ere ikus ahal izango dira. Eta bukatzeko, hirugarren erakusketa ‘Erraldoien bildumagilea’ (2020ko otsailaren 19tik ekainaren 28ra) erakusgai izango da Anbigun.

Programazioak, ikuskizun eta erakusketez gain, hainbat tailer eta ikastaro biltzen ditu, besteak beste, lehiaketak, eskola-kanpaina, ekitaldi solidarioak eta azaroaren 23tik abenduaren 1era ospatuko den Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia. Bertan Enkarni Genuaren 'Jaialdi handi baten istorio txikiak' liburua aurkeztuko da.


Aurtengo berrikuntzetako bat irailaren 12tik 14ra Madrilgo Valle Inclan Antzokian egingo diren «Sana-Sana» I. Txotxongiloen Nazioarteko Jardunaldiak: Osasunerako eta Hezkuntzarako tresna soziala da. Madrilgo Zentro Dramatiko Nazionalak (CDN), Osasun publikoaren Zuzendaritza Orokorra, Kalitate eta Berrikuntza – Osasun, Kontsumo eta Gizarte Ongizateko Ministerioa eta TOPIC (Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroa)rekin batera eta Desgaitasunari buruzko Errege-Patronatua eta Espainiako Udalerrien eta Probintzien Federazioa (FEMP)ren laguntzaz burutuko dira.

Jardunaldi hauen helburua txotxongiloekin egiten den lanari ikusgarritasuna ematea da, gizartean, hezkuntzan, osasunean eta arte mailan dituen aplikazio ezberdinekin. Txileko, Erresuma Batuko, Italiako, Ameriketako Estatu Batuetako, Hegoafrikako, Argentinako, Espainiako eta Indiako profesionalen hitzaldi eta mahainguruen bidez, CDNk aipatutako sektoreetako artista eszenikoen eta profesionalen arteko topaleku izan nahi du, kultura praktikatu edo kontsumitu ondoren objektu-antzerkira eta bere potentzialtasunera hurbiltzeko.

Nabarmentzekoa da, halaber, Topic+ izena duen txotxongilo artearen online bidezko ikaskuntza plataforma berria. 2020ko urtarrilerako martxan egongo da.

Azkenik, hamar urte igaro ondoren, zentroko zuzendariak, Idoya Oteguik, zentro berezi honen arrakasta erakusten duen zenbait datu eman zituen. Inauguraziotik, 120.000 pertsona baino gehiagok bisitatu dute museoa. Orain arte, 19 herrialde eta 13 autonomia erkidegotatik etorritako 98 konpainiek erakutsitako 132 ikuskizun desberdinen 255 emanaldi programatu dira bertan, 55.000 ikusle baino gehiagorekin. 270 tailer eskaini dira, txotxongiloaren antzerki-hizkuntzaren aukera guztiak erakutsi dituztenak. Gainera, zentroak digitalizatutako fondo ugari ditu: ikuskizunen 4.500 DVD, 75.900 argazki erregistro, mundo osoko 4.000 konpainietako 27.000 dokumentu, 5.000 kartel eta 1.600 liburu. Eta museoak 2.100 pieza baino gehiago ditu dagoeneko.

 

Topic Plus
Sarrera salmenta


 

Bisita bannerrak


jarraitu Twitter-en




jarraitu Facebook-en


En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.