I. Txotxongiloen Nazioarteko Jardunaldiak: Osasunerako eta Hezkuntzarako tresna soziala

2019ko irailaren 12tik 14ra, Valle-Inclán Antzokian (Madril)

«Sana-Sana» izenburupean, I. Txotxongiloen Nazioarteko Jardunaldiak: Osasunerako eta Hezkuntzarako tresna soziala aurkeztu du Zentro Dramatiko Nazionalak (CDN), Osasun publikoaren Zuzendaritza Orokorra, Kalitate eta Berrikuntza – Osasun, Kontsumo eta Gizarte Ongizateko Ministerioa eta TOPIC (Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroa)rekin batera eta Desgaitasunari buruzko Errege-Patronatua eta Espainiako Udalerrien eta Probintzien Federazioa (FEMP)ren laguntzaz. 2019ko irailean egingo dira, Madrilgo Valle-Inclán Antzokian.

Txotxongilo-antzerkia, bere ezaugarriak direla eta, mundu osoan eramaile artistiko pribilegiatua izateaz gain, tresna pedagogikoa, soziala eta osasuna sustatzekoa da baita ere. Asko dira objektuen antzerkia eta eszenatokietatik haratago duen aukeren inguruan saiakuntzak egin eta hausnartu duten irakasle, artista eta ikertzaileak.

Jardunaldi hauen helburua txotxongiloekin egiten den lanari ikusgarritasuna ematea da, gizartean, hezkuntzan, osasunean eta arte mailan dituen aplikazio ezberdinekin. Txileko, Erresuma Batuko, Italiako, Ameriketako Estatu Batuetako, Hegoafrikako, Argentinako, Espainiako eta Indiako profesionalen hitzaldi eta mahainguruen bidez, CDNk aipatutako sektoreetako artista eszenikoen eta profesionalen arteko topaleku izan nahi du, kultura praktikatu edo kontsumitu ondoren objektu-antzerkira eta bere potentzialtasunera hurbiltzeko.

Saio guztietara joatea doakoa da aretoa bete arte, aldez aurretik izena emanda.

Eman izena esteka honetan.  Zure zain gaude!
 
Topic Plus
Sarrera salmenta


 

Bisita bannerrak


jarraitu Twitter-en




jarraitu Facebook-en


En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.