Topic Sagauenayko Kanadiar Jaialdiko protagonistetako bat

1989an sortutako Jaialdi bat

Saguenayko Totxongilo Artearen Kanadako Nazioarteko Jaialdiak ohorezko gonbidatu batekin kontatu du egunotan, Topic zentroarekin. Tolosako Zentroko zuzendaria bere kalitate bikoitzean izan da, UNIMAko (Txotxongiloaren Nazioarteko Batasuna) idazkari nagusia eta, bestetik, Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroko zuzendari bezala.

1989an sortua, jaialdi hau biurteko handi bat da eta horren eragina nabarmena da eskualdean. Nazioko eta nazioarteko ospe inbidiagarria du, programazioaren garrantziagatik eta kalitateagatik.

Nazioko eta nazioarteko ikuskizunak aurkezteaz gain, FIAMS profesionalentzako elkartruke gunea da, txotxongilo sektoreko sortzaileei laguntzeko jardueren bidez: mintegiak, hitzaldiak, mahai-inguruak, tailerrak … aurten, atal honetan, Topic protagonistetako bat izan da.

Jaialdi honek Tolosarekin duen harremana aspaldikoa da. Izan ere, Jaialdiko zuzendaria duela egun batzuk etorri zen Topic ezagutzera. Quebec-en eta Euskadiren arteko topaketa izan zen eta bertan hizkuntza, kultura eta sormen arloko 19 entitateetako ordezkariak bildu ziren, Quebec-en eta Euskadiren arteko harremanak estutzeko eta 2020an Quebeceko euskal kultur denboraldi bat antolatzeko lehen urratsak emateko.
 
Topic Plus
Sarrera salmenta


 

Bisita bannerrak


jarraitu Twitter-en




jarraitu Facebook-en


En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.