Teatro Gorakada ‘Pinotxo’ izeneko lan berria prestatzen ari da Topic-eko egoitzan

Ikuskizuna Titirijai Jaialdian aurkeztuko da azaroan

Teatro Gorakada 1989an hasi zen haurrentzako antzezlanak sortzen, ipuin klasikoetatik abiatuta. Txotxongilo eta aktoreen arteko lana uztartu dituzte ikuskizun guztietan.

Egun hauetan zehar, konpainia bizkaitarra Tolosan egoitza duen Topic zentroan ari da sormen egonaldia egiten, beraien ikuskizun berria izango den ‘Pinotxo’-ren xehetasun guztiak orrazten. “Hemen, egonaldian, testua sortzen ari gara, irudia eta ikuskizunaren antzerkigintza-alderdi osoa eta baita aktore eta keinu bidezko estetika ere”, dio Alex Diaz-ek, konpainiako zuzendari artistikoak.

“Hutsetik abiatzen gara, guk ‘laborategia’ deitzen diogun une batean gaude, eta horretarako egonaldia beharrezkoa da. Antzerki-ideia batetik gatoz baina gero bertan behera uzten dugu, aktorearen lekutik aurre egiteko modua bilatzen dugulako. Elementuak zati garrantzitsu bat osatzen duten prozesu bat da”, gehitzen du Díaz-ek.

Topic-ek, hasiera-hasieratik bere instalakuntzak eskuragarri jarri dizkie konpainiei sormen egonaldiak egiteko aukera eskainiz. Hau da, bertan bizitzeko aukera eskaini, zentroko baliabideak (aurre muntaia gela edo antzokia) erabiliz ikuskizunak sortzeko. “Hasieratik oso garbi genuen gauza bat da. Duela 30 urte, Topic egitasmo bat bakarrik ez zenean, txotxongiloen beharretara egongo zen espazio baten beharra ikusten genuen, konpainiek espazio horretan bizi eta ikuskizunak sortu ahal izateko”, baieztatzen du, Idoya Otegui-k, Topic-eko zuzendariak.

Gorakadaren lan berriaren lengoaia keinu bidezko lana eta aktore lanaren artean ibiliko da. Txotxongiloak objektutik jasotzen dituzte; ez dira objektuen antzerki-sortzaileak, baina ikuskizunetan objektua zati garrantzitsu bat da. "Pinotxo oraindik imajinatzen ari garen zerbait da, baina ez da txotxongilo manipulatua izango, bizitza hartzen duen eskultura batetik hurbilago dago".

Antzezlanaren eszenan bi aktore eta musikari bat bakarrik egongo dira. Zuzeneko musika egongo da, klarinetea eta saxofoiarekin, eta musika partitura ere sormen egonaldian sortu dute.

Duela hiru hilabete izan zuten lehen kontaktua Topic-en, eta gidoilari eta zuzendariarekin lan egin zuen. "Pinotxo taldeak gutxienez 12 pertsonekin osatua dago. Hemen erresidentzian egin duguna lehen egitura da; eszenen eta edukiaren aurre gidoia egin dugu eta Topic-etik oinarrizko egitura batekin atera gara". Hortik aurrera, Gorakada aste honetan beste espazio batera joango da, kasu honetan Bilboko Harrobiara, uztailaren 28rako amaitu eta ikuskizuna urriaren 18an estreinatzeko Palma de Mallorcako Haurtzaro eta Gaztarorako Jaialdian. Azaroan, TOPICeko egoitza-akordioan jasotzen den bezala, 'Pinotxo' aurkeztuko dute Titirijai Jaialdian.




 

Bisita bannerrak


jarraitu Facebook-en


jarraitu Twitter-en




En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.