Quebec-eko kultur ordezkaritza batek Topic bisitatu du

Euskal Herriko hiru hiriburuetan egin den Euskadi-Quebec-eko Kultur Topaketaren barruan

Quebeceko ordezkaritza batek Euskadi bisitatu du pasa den astean Euskal Herriko hiru hiriburuetan egin diren kultur topaketetan parte hartzeko helburuarekin.

Hizkuntza, 
kultura eta sormen-esparruko 19 entitateetako ordezkariek, 60 euskal eragilek baino gehiagorekin batera, Quebec-en eta Euskadiren arteko harremanak estutzea helburu duen ekimen honetan parte hartzen dute, eta 2020an Quebec-en euskal kultur denboraldi bat antolatzeko lehen urratsak ematea du helburu.

Topaketa honen programaren barruan egin den bisitetako bat Topic izan da. Kultura munduko hainbat kanadar ordezkariek Txotxongiloen Nazioarteko Zentroaren instalazioak bisitatu zituzten, diziplina artistiko honekiko interesa erakutsiz. Izan ere, bisitari ofizialen artean, Saguenayko Festival International des Arts de la Marionnette jaialdiko zuzendaria zegoen, eta Idoya Otegui Topic-eko zuzendariak, gonbidatu bezala bisitatuko du uztaila amaieran aipatutako jaialdia.

 



 

Bisita bannerrak


jarraitu Facebook-en


jarraitu Twitter-en




En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.