Museoen Nazioarteko Egunaren ospakizuna

Berrikuntza bezala, bisita gidatuak egingo dira aldizkako erakusketara

Maiatzaren 17 eta 18an Museoen Nazioarteko eguna ospatuko dugu Topic-en. Gure zentroko egutegian urtero ospatzen dugun ospakizuna, bizitzaz betetako kultur-espazio hauei ikusgarritasuna emateko.

Egitaraua maiatzak 17, ostiralean hasiko da eta ohikoa den bezala, 17:00tik goizeko 01:00ra Museorako ate irekiekin hasiko da. Honekin batera, 17:00tik gaueko hamabietara Tolosako Musika Eskolako ikasleek hainbat emanaldi eskainiko dituzte Topic-eko leku desberdinetan. Aurten, gainera, “Eszenak eta Istorioak” izeneko aldizkako erakusketara bisita gidatuak eskainiko dira, 23:00tan eta 24:00etan hurrenez hurren. Aldez aurretik izena ematea beharrezkoa izango da, taldeek gehienez 15 pertsonakoak izan behar dutelako (943650414 – cit@cittolosa.com). Bukatzeko, 22:30etatik 00:30ra 2019ko gau zuriari amaiera emateko koktel txiki bat eskainiko da Bidebiden.

Hurrengo egunean, maiatzaren 18an, Museorako ate irekiak errepikatuko dira 10:00tik 14:00ra eta 15:00tik 19:00ra. 12:00etan Fotopic argazki lehiaketan parte hartu dutenei sari banaketa egingo zaie eta arratsaldean, 17:00tik 18:00ra txikienei eskainitako doako tailer bat egingo da.

 

 



 

Bisita bannerrak


jarraitu Facebook-en


jarraitu Twitter-en




En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.