FOTOPIC argazki lehiaketan parte hartzeko epea zabalik

Argazkiak maiatzaren 15 arte aurkeztu daitezke

Urtero, 1977tik, maiatzaren 18an Museoen Nazioarteko Eguna ospatzen da mundu osoan. Aukera paregabea da museoek gure gizartearen eta kulturaren garapenean duten zereginaz kontzientziatzeko.

2019ko Museoen Nazioarteko Eguna dela eta, Topic-ek txotxongiloak eta argazkigintza maite duen edonor museoan argazkiak egitera gonbidatzen du. Horregatik, apirilaren 13tik maiatzaren 13ra bitartean, jarduera honetan parte hartu nahi dutenek museoan dohainik sartu ahal izango dira argazkiak egitera. Sarreran identifikatu egin beharko dira eta 2019ko maiatzaren 15a baino lehen, egiten dituzten irudien aukeraketa bat bidali beharko dute.

Argazkiak gure webgunean elkarbanatuko ditugu (www.topictolosa.com) eta guztiekin batera, Topic zentroan publikoari irekitako argazki erakusketa bat antolatuko dugu, TOPIC-EN 10. URTEURRENAren harira egingo ditugun jardueren barruan.

Parte-hartzaile guztien artean bi sari zozkatuko dira: Topic-eko txotxongilo bat, TOPIC-en txotxongiloen ikuskizunak ikusteko 2 bonu, 2019ko ekainetik 2020ko ekainera arte, eta Leidor zinemarako, iraileko bi zinema-bonu. 



Informazio praktikoa:

Parte hartzeko epea: 13/04/2019-13/05/2019

Argazkiak aurkezteko azken eguna: 15/05/2019

Sari-banaketa irabazleei: 18/05/2019

 

Argazkiak helbide elektroniko honetara bidali beharko dira: cit@citolosa.com; maria@cittolosa.com

 

Parte-hartzaileek, jarduera honen testuinguruan, beren argazkiak erreproduzitzeko, banatzeko, erakusteko eta jendaurrean jartzeko eskubideen gaineko baimena ematen diote Topic-i.




 

Bisita bannerrak


jarraitu Facebook-en


jarraitu Twitter-en




En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.