TOPICeko egitasmo museografikoa aurkeztu da: Museoa edo Txotxongilo Etxea?

Dani Freixas arkitektoak, egitasmoaren arduradunak, argi du eta Txotxongilo Etxearen aldeko apustua egiten du, gela sekretuz eta magikoz betetako biltegi handi bat, bere hitzetan, biltegi, ganbara, ganbara korazatua, tailer, laborategi eta artxibo handi baten arteko batuketa, haurren eta helduen irudimena eragiten duena eta jokoa eta partaidetza indartzen duena; etengabe berritzen den erakusketa bat eta ikuslea harritzen duten keinu txikiz betea. Plato edo eszenatoki batetik hurbilago dagoen ingurune honetan, une hauetan 1.400 txotxongilotako fondo batzuk dituen TOPICeko bilduma iraunkorra kokatuko da.


 



Egitasmoa ezagutzera eman zen pasa den ekainaren 3an Tolosan Dani Freixaz gain, Jokin Bildarratz alkatearen eta Idoya Otegui eta Miguel Arreche bi zuzendarien partaidetza izan zuen ekintza batean.
Informazio gehiago
...



 


 



jarraitu Facebook-en