"Eszenak eta Istorioak", Topic-en aldi baterako erakusketa berria

"Eszenak eta istorioak" Topic-en erakusketa berriaren izenburua da eta 2019ko irailaren 15era arte egongo da zabalik. Speeltheater Holland Studio konpainiako Saskia Janse eta Onny Huisink artista holandarrek egindako erakusketa da.

Erakusketa honetan txotxongiloetan, argazkietan, musikan eta bideoetan oinarritutako konpainiaren hainbat ikuskizunetako eszena ezberdinak agertzen dira. "Topic-en ikusi ohi izan ditugun erakusketekin alderatuz, oso bestelako erakusketa mota bat da. Gure helburua esperientzia bat sortzea izan da, izan ere, ikusleak Speeltheater Holland Studioko txotxongiloen mundu magikoan murgiltzea espero dugu", adierazi du Maria San Sebastian Topic-eko pedagogia arduradunak.

40 urte inguruko ibilbidearen ondoren, Speeltheater Hollandek 1976an sortutako antzerki konpainia ibiltariari amaiera ematea erabaki zuen. 2013az geroztik zuzendari artistiko biak zuzendari, gidoilari eta diseinatzaile independenteak dira.

 

Konpainiak ez ditu bere ikuskizunak Holandan bakarrik aurkeztu; Europa, Hegoamerika, Asia, Ekialde Hurbila, Holandako Antillak, E.U.U.U. eta Hegoafrikan baita ere. Speeltheater Holland hainbat modutan aritu da lanean nazioartean: bere ekoizpenekin edo nazioarteko proiektuen parte gisa, adibidez Seattle, Tempe Arizona, Antillak, Iran, Kroazia eta abar.

"Tolosako Topic-ekin izan genuen lehen kontaktua 2012. urtekoa da. Txotxongilo set bat dohaintzan eman genuen eta bisitaz asko gozatuko genuen. Bere bilduma ederrak liluratu egin gintuen, eta baita bertan lan egiten duen jendearen profesionaltasuna, ezagutza eta abegitasuna ere ", azaldu dute erakusketako komisiario biek. Bisitan, Onnyri asko deitu zion Topic-eko bigarren pisuan beirate batetik ikusten zen espazio hutsak. Urte horretan bertan hasi zen "la Belleza de la Decadencia" proiektua. Espazio hau perfektua zirudien bere "Starmaker" ikuskizuneko hiru txotxongiloentzat, eta hor kokatu zituen 2013an. Hiru urte geroago, 2016an, txotxongilo horien hondarrak erretiratu egin zituzten eta Holandara itzuli ziren azken instalazioaren parte izatera pasatzera. 2022an estreinatuko dela aurreikusten da.

Horren ondoren, konpainia "Red Earth Revisited" -ekin itzuli zen 2016an, Tolosan eta Donostian egin zen UNIMAren Munduko Biltzarrak eta Jaialdiak gonbidatuta.

 




 

Bisita bannerrak


jarraitu Facebook-en


jarraitu Twitter-en




En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.