TOPICek Planetaren Ordua ekimenarekin bat egingo du
Ostirala, 2019(e)ko martxoa(r)en 29-(e)an 17:35etan
20:30tik 21:30ra
Larunbat honetan Planetaren Ordua ekimena gauzatuko da mundu osoan. Topic-ek bat egingo du ekimenarekin mundu osorako erabaki den ordutegian bere egoitzako argiak itzaliz, 20:30tik 21:30ra.
Planetak gu guztiok behar gaitu. Ordu beteko itzalaldi honek ez dio ia eraginik sortzen gutako bakoitzari baina neurri handian eragiten dio bizi garen lurraldeari.