Larunbat honetan txotxongiloen tailer berria

KATUEN DESFILEA

Urtero bezala, Martxoaren 21ean, Txotxongiloen Nazioarteko eguna ospatzen da, hori dela eta UNIMAk (Txotxongiloen Nazioarteko Elkartea) egun honetarako mundu guztiko haur zein helduek parte hartuko duten ekintza mundiala antolatu du.

Zertan datza KATUEN DESFILEA deituriko tailerra? Ordu bete iraungo duen tailer honetan bakoitzak bere katu txotxongiloa eraikiko du eta ondoren, tailerrean prestatuta egongo den eszenatokian, eraikitako katu guztien desfile bat egingo da. Desfile hau grabatu eta musika jarriko diogu, ondoren UNIMAra bidali eta hauek mundu guztitik jasotako bideoekin beste bideo bat editatuko dute, Txotxongiloen Nazioarteko Egunean sare sozialetara igo eta eguna ospatzeko.

Desfile birtual erraldoi honetan parte hartu nahi duzu? Ba…izena eman ezazu tailerrean, lagunekin, gurasoekin, bakarka…nahi duzun moduan parte har dezakezu. Otsailaren 2an antolatu dugun tailer honetan bi talde egingo dira: lehenengoa 11etan eta bigarrena 12etan.
Denon artean DESFILE KOLOSALA prestatuko dugu! Animatu!


ADINA: familiarra
IZENA EMATEKO: pedagogia@cittolosa.com _ 943 65 04 14
PREZIOA: 5€   








Bisita bannerrak


jarraitu Facebook-en


jarraitu Twitter-en




En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.