Datorren larunbatean antzeztutako bisitak helduentzat

11:30ean euskaraz eta 12:30ean gazteleraz

Datorren larunbatean, hilak 26, helduei zuzendutako bisita gidatuak izango ditugu berriro. Bertan,  modu atsegin eta entretenigarri batean gure museoa ezagutu ahal izango duzue, baita museoko pertsonaia ezberdinak ere. Antzezle bat, museo honetan bizi izan den pertsonaia historiko baten paperean sartuko da, bisitariak ibilbidean zehar gidatuz. Modu honetan eta ordu betez,  Topic-era hurbiltzen den edonork museoa eta eraikinaren historia  modu berezi batean bizi eta ezagutu ahal izango du.

Bisitak hilean behin egingo dira –larunbatetan 11:30etan euskaraz, eta 12:30etan gazteleraz– eta ordubete iraungo du bisitaldi bakoitzak. Izena emateko, aldez aurretik gurekin harremanetan jarri behar zarete: telefonoz 943 650 414 edota e-mailez
cit@cittolosa.com. Talde bakoitzak 5 lagunekoa izan behar du gutxienez, eta 15ekoa gehienez. Prezioa pertsonako: 7 €

 

Aurretiko erreserbarekin, bisita antzeztua nahieran egiteko aukera ere badago (taldeak: 100€ - gehienez 15 pertsona).

BISITA GIDATU TEATRALIZATUAK HELDUENTZAT

26/01/2019, 23/02/2019, 30 /03/2019, Aste Santuan, 21/04/2019, 25/05/2019, 09/06/2019

   








Bisita bannerrak


jarraitu Facebook-en


jarraitu Twitter-en




En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.