Larunbat honetan familiei zuzendutako bi bisita gidatu dramatizatu antolatuko ditu Toipc-ek

11:30ean euskaraz eta 12:30ean gazteleraz

Datorren larunbatean, hilak 19,  TOPIC-ek, publiko familiarrari eskainitako bisita gidatu antzeztuak jarduerarekin jarraituko du. Gure ustez, zentzu handia duen jarduera bat da, batez ere gure Zentroak arte-disziplina jakin batean, antzerkiaren esparruan, diharduelako. Hala, nahi duten bisitariei ibilbidea egiten lagunduko diegu Txotxongiloen Etxean barrena, bisita gidatu antzeztua eginez eta leku magiko hau ezagutara emanez, eta bisitan datozkigunei esperientzia ahaztezina bat eskainiz.

Bisitak hilean behin egingo dira, larunbatetan 11:30etan euskaraz, eta 12:30etan gaztelaniaz; behean adierazita dator egutegia. Ordubete iraungo du bisitaldi bakoitzak. Izena emateko, aldez aurretik gurekin harremanetan jarri behar zarete: telefonoz 943 650 414 edota e-mailez cit@cittolosa.com. Talde bakoitzak 5 lagunekoa izan behar du gutxienez, eta 15ekoa gehienez. Prezioa pertsonako: 7€ helduak / 5€ haurrak.

Aurretiko erreserbarekin, bisita antzeztua nahieran egiteko aukera ere badago (taldeak: 100€ - gehienez 15 pertsona).


Datak:

19/01/2019, 16/02/2019, 23/03/2019, Aste Santuan, 20/04/2019, 18/05/2019 eta 08/06/2019.




 

Bisita bannerrak


jarraitu Facebook-en


jarraitu Twitter-en




En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.