- inicio
- albisteak
- Topic-ek Joan Miró-ren bi txotxongilo utzi ditu CaixaForum-en antolatu duen erakusketa baterako
Topic-ek Joan Miró-ren bi txotxongilo utzi ditu CaixaForum-en antolatu duen erakusketa baterako
Astelehena, 2019(e)ko urtarrila(r)en 14-(e)an 13:09etan
Dona eta Merma
Pasa den azarotik datorren otsailaren 3ra bitartean, Bartzelonako Caixa Forum-eko auditorioan, Topic-eko bi txotxongilo ezagunenak diren Dona eta Merma ikus daitezke, biak Jon Miró artista ezagunak margotuak.
Erakusketak “El enemigo vive en el sofá” izena darama eta Teatro La Claca-ren bihotza izan zen Joan Baixasen txotxongilo eta mundu eszeniko bereziari hurbilketa egiten dio. Bere garaian, Dona eta Mermak, aipatu konpainiaren “Mori el Merma” ikuskizunean parte hartu zuten.
Erakusketa honek Joan Baixas eta La Clacaren izpiritua jasotzen du, hainbeste kale umiletan, plaza zoragarrietan, antzoki txiki zein handietan, horrenbeste herrialdetan, hainbeste kultura eta ezagututako pertsonen aniztasunetatik jasotako eta bizitako esperientzietatik sortutako emaitza.
Instalakuntzan Joan Baixasen eta bere kolaboratzaileen ekoizpen eszeniko eta bisualaren jatorrizko materialak erakusten dira: panpinak, margoak, bideoak, kartelak, argazkiak, etab…