Gabonetako Kanpaina TOPICen

Aurten kontzertu bat, txotxongilo emanaldi bat eta stop-motion tailerra izango ditugu

Urtero bezala, Topic-ek familia eta etxeko txikienei zuzendutako jarduerak antolatuko ditu datozen gabonetan, krisiagatik oraindik gaizki pasatzen ari diren familiekin dugun elkartasuna ahaztu gabe. 

‘Topic Solidarioa’k Tolosako Udal Musika Eskola eta Txotxongillo konpainiaren laguntza jasoko du berriro. Tolosako Musika Eskolako irakasle eta ikasleek abenduaren 21ean emango duten kontzertura edota urtarrilaren 4an egongo den ikuskizunera etorriko diren ikusleek sarrera janari ez galkorraren truke eskuratu ahal izango dute. Jasotzen den janari guztia Tolosako Caritasi emango zaio behar gehien duten pertsonen artean bana dezaten. 
Kontzertua eta Txotxongillok egingo duen ‘Zergatik bizi da basoan txanogorritxuren amona?’ emanaldia 4 urtetik gorako haurrei zuzenduta daude eta Topic-eko antzokian izango dira 18.30ean. 

Gabonetan baita ere, 6 urtetik gorako haurrei zuzendutako Stop-Motion tailer bat egongo da abenduaren 26, 27, 28 eta 29an, 9.30tik 13.00ra eta 30 €ko balioa izango du. Tailer honetan stop-motion teknika irakatsi eta erabiliko da. Teknika honek geldirik dauden objektuen mugimendua erakusten du, objektuei egindako irudi multzo baten bitartez. Parte hartzeko 943650414 telefonora deitu. mesedez.  
 



 

Bisita bannerrak


jarraitu Facebook-en


jarraitu Twitter-en




En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.