Titirijai 2018ren aurkezpena
Asteazkena, 2018(e)ko azaroa(r)en 21-(e)an 13:30etan
19 Konpainia eta 47 emanaldi
Azaroak 24an hasi eta abenduak 2an bukatuko den Titirijaiko 36. edizioaren aurkezpena eginda gaur Topic-en. Oraingo honetan 19 konpainiek parte hartuko dute eta Tolosan eskainiko diren 34 emanaldiei, Sestaon, Ordizian, Eibarren, Donostian, Orion eta Pasaian eskainiko diren beste 13 emanaldi gehituko zaizkie. Gainera, Jaialdiarekin batera doazen jarduera bezala, aurten Udazkeneko Eskola burutuko da, UNIMA Euskalherriarekin batera, azaroaren 26tik 30era, eta homenaldiez betetako saio bat Titiriteros de Binéfar konpainiari, Pupella Nogués konpainiari, Parque de las Marionetas erakundeari eta Encuentros TEVEO topaguneari. Urtero egin ohi izaten den bezala, gauero, helduentzako ikuskizunaren ondoren, anbiguan, artistekin hitz egin eta esperientzien partekatzea egin ahal izango da.