Jarduerez betetako asteburua

Bi ikuskizun, bisita gidatuak eta anaieratze bat

Datorren asteburuan Topic-en bi ikuskizun desberdin erakutsiko dira. Lehendabizikoa larunbatean izango da, 18:30ean, "El Caballero de Olmedo" izenburua darama eta Carpe Diem gaztela-leoneko konpainiaren eskutik ikus ahal izango dugu.  Trapuzko panpin batzuk hezur-haragizko txotxongilotan nola bihurtzen diren kontatuko digute.

Bestalde, igandean, Hop Signor konpainia greziarraren "Giraffe" ikuskizuna ikus ahal izango dugu, 18:30ean baita ere eta 6 urtetik gorako ikusleentzat, larunbateko emanaldia bezalaxe.

Larunbatean baita ere, haur eta familiei zuzendutako bisita gidatu-antzeztuak izango ditugu; 11:30ean euskaraz eta 12:30ean gazteleraz. 



Bukatzeko eta amaiera bikaina emateko, Babarrunaren Festarekin bat eginez, larunbatean 10:00etan, Tolosako Udalean Tolosa eta Charleville-Mézières herri frantziarraren arteko anaieratzea burutuko da, txotxongilotzari esker dagoeneko lagunak zirenak.

Bi herrien arteko loturak, txotxongiloez haratago doazen topaguneak azaleratzea ekarri du: turismoa, industria, komertzioa edo lehendabiziko sektorea.

 



 

Bisita bannerrak


jarraitu Facebook-en


jarraitu Twitter-en




En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.