Jarduerez betetako larunbata Topic-en

Antzeztutako bisita gidatua eta bisita gidatu + ikuskizuna egongo dira

 

Asteburu honetan helduei zuzendutako hirugarren bisita gidatua izango dugu. Egitasmo hau pasa den maiatzaren 18an egin zehen lehendabiziko aldiz, Museoen Nazioarteko Eguna zela eta. Oraingo honetan, larunbata, hilak 27an egingo dira bi emanaldiak: 11:30ean euskaraz eta 12:30ean gazteleraz.

Izena emateko, aldez aurretik gurekin harremanetan jarri behar zarete: telefonoz 943 650 414 edota e-mailez cit@cittolosa.com. Talde bakoitzak 5 lagunekoa izan behar du gutxienez, eta 15ekoa gehienez. Prezioa pertsonako: 7 € 

Bestalde, Europako Ondare Jardunaldien baitan, bisita gidatu bat egongo da baina kasu honetan emakumeek bakarrik gidatutakoa izango da, aurtengo jardunaldien gaia "Emakumeen herentzia" delako. Bisita 17:00etan izango da eta jarraian 18:30ean emakumeek zuzendu eta antzeztutako ikuskizun bat ikus ahal izango da: Kataluniako ENGRUNA Teatroren LOOPS ikuskizuna.

Izena emateko, aldez aurretik gurekin harremanetan jarri behar zarete: telefonoz 943 650 414 edota e-mailez cit@cittolosa.com. Talde bakoitzak 5 lagunekoa izan behar du gutxienez, eta 15ekoa gehienez. Prezioa pertsonako: 10 €

 

 
Topic Plus



 

Bisita bannerrak


jarraitu Facebook-en


jarraitu Twitter-en




En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.