Aldizkako erakusketa berria TOPICen

José Luis Rebordinos, Zinemaldiko zuzendariak inauguratu du

”Txotxongilo animatuak” izeneko Topic-eko aldizkako erakusketa berria gaur zabaldu da Jose Luis Rebordinos, Donostiako Zinemaldiko zuzendariaren eskutik. Erakusketa, Zinemaldiko 66. edizioko programazioaren baitan dago eta Lourdes Villagómez eta Coke Riobóo-k komisaro-lanak egin dituzten erakusketa honetan zine, telebista, publizitate eta abarrean erabiltzen den stop motion animazioaren teknikaren begirada eta ibilbidea azaltzen da. Stop motion-a egiteko objektuen gainean eskuz mugimendu txiki progresiboak aplikatzen dira eta aldiro argazkia egiten da. Argazki horiekin bideo editore baten bidez sekuentziak sortzen dira mugimenduaren ilusioa sortuz.


1908an Segundo de Chomón terueldarrak El Hotel Eléctrico film labur animatua egin zuen, non objektu bizigabeak bizidun bilakatzen diren. Mende bat geroago fotogramaz fotograma eginiko Stop motion animazioazko zinema arte bisualen forma ezagun eta errotuenetarikoa da.

 


TXOTXONGILO ANIMATUAK erakusketak, espainiar estatuan animatzaile garaikide independenteek berriki eginiko lanetan oinarrizten da. Animazioa adierazpen pertsonalerako erreminta gisara erabiltzen duten artisten  panpin, dekoratu eta filmak aurkezten zaizkigu. Horien artean ondorengo artistak aurki ditzakegu: Isabel Herguera, Fernando Cortizo, Eduard Puertas, Irene Iborra, Anna Solanas, Marc Riba, César Díaz, Sam Ortí, Virginia Curiá, Tomás Conde, Lula Gómez, Cristina Vilches, Valle Comba, Asis Merino y Coke Riobóo. 

 

Topic-en zabaldu berri den "Txotxongilo animatuak" erakusketaren osagarri bezala eta Zinemaldiarekin duen lotura dela eta, irailaren 25 eta 29an animazioko laburmetraien bi emanaldi antolatuko ditugu. Emanaldiek "Txotxongiloak eta animazio-zinema" izenburua dute. Bi saio egongo dira, bat helduentzat eta beste bat haurrentzat. Bihar, hilak 25 (20:30), helduentzat izango da eta larunbatean (18:30) haurrentzat. Biak Topic-eko antzokian izango dira eta doako sarrera izango dute.

 

2018/09/21tik 2019/02/28ra

Erakusketa ikusteko ordutegia:

Udazkena eta Negua:

10:00-13:00 eta 16:00-19:00 (astear, asteaz, oste, osti)

10:00-14:00 eta 15:00-19:00 (larunbata, igandea eta jai egunetan)

Astelehenak itxita

 

Gabonetako ordutegia:

Abenduaren 21etik urtarrilak 6 arte 10:00-14:00 eta 15:00- 19:00

Gabon eta urte berri egunetan Topic itxita egongo da.

Gabon gau eta urte zahar egunetan goizez bakarrik egongo da irekita, 10etatik 14tara.

 




 

Bisita bannerrak


jarraitu Facebook-en


jarraitu Twitter-en




En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.