Titereszenako denboraldi berriari hasiera eman zaio

Lehenengo erakusketa Donostiako Zinemaldiaren baitan inauguratuko da

Atzo aurkeztu zen Topic-eko Titereszena egitarauaren 2018-2019 denboraldia eta bertan hamabi ikuskizun, bi aldizkako erakusketa, ikastaroak eta tailerrak, antzeztutako bisita gidatuak, etab… ikusi ahal izango dira.

Topic-eko zuzendaria den Idoya Oteguik eman zituen xehetasun nagusiak eta Bingen Zupiria, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak, Denis Itxaso, Kultura Diputatuak eta Olatz Peon, Tolosako alkatearen babesa jaso zuen.

Denboraldi berrian programatu den lehendabiziko erakusketa Donostiako Zinemaldiaren baitan zabalduko da, animazio-txotxongiloekin zer ikusia duelako. Erakusketan, Coke Riobóo eta Lourdes Villagómez animazioan adituek komisariatuta, sortzaile desberdinek plastilina, txotxongilo eta objektuekin egindako animazio-filmetan erabilitako teknikak ikusi ahal izango dira.

2019ko azaroaren 10ean Topic-ek hamarkada bat beteko duenez, 2019-2020ko denboraldiaren ospakizun-egitaraua osatzeko herritarren partaidetzaren bitartez egin nahi da. Horregatik deialdia luzatzen dugu proposamenak, iritzi eta ekarpenak hel arazteko urteurren polit bat ospa dezagun. Iradokizunak cit@cittolosa.com helbidera bidali eta gaian Topic-eko 10. urteurren ospakizuna jarri.

Ikusi programa hemen.   








Bisita bannerrak


jarraitu Facebook-en


jarraitu Twitter-en




En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.