Txotxongilo berria Topic museoan
Asteazkena, 2018(e)ko maiatza(r)en 30-(e)an 09:33etan
Enkarni Genua txotxongilolariak Iparragirre poetaren txotxongilo bat oparitu dio Topic museoari
Topic-eko ohiko kolaboratzailea den Txotxongilo Taldea konpainiak, Jose Mari Iparragirre bertsolari eta poeta urretxuarraren txotxongilo bat oparitu dio Topic museoari. Iparragirre preso egon zen Tolosako euskal Herria plazan zegoen kartzelan, justu gaur egun museoa kokatzen den lekuan.
Enkarni Genua, bere sortzaileak, aspalditik izan du lan hau Topic museoari oparitzeko gogoa. “Tolosako Txotxongiloen museoan lanean eta kolaboratzen dihardugun pertsonen artean, Iparragirrek leku honetan bere txokoa izateko desioa, gogoa eta ikusmina sortu zen; hain zuzen ere bere bizitzako egun latzak bizi izan zituen kartzelan”, dio Genuak.
Abenturazalea eta bidaiaria, Iparragirrek leku askotara eraman zuen bere musika, Amerika barne. Bere inguruan biltzen ziren pertsona askok mirestu egiten zuten baina behin, jendetza aztoratzeagatik salatua, atxilotu eta Tolosako presondegira eraman zuten. Bere ziegan Nere amak baleki konposatu zuen, bere abestirik hunkigarrienetarako bat.
Txotxongiloa Topic museoan dago jadanik eta bere txotxongilo-bildumaren parte da.