La Maquiné konpainiak "La Semilla" ikuskizuna aurkeztuko du

Larunbat honetan, 18:30etan Topic-en


“Bazen behin hazi bat. Bere barnean ixiltasuna besterik ez zegoen. Denbora luzez lo egon zen, baina egun batean haundi egitearen beharra sentitu zuen, orduan bera inguratzen zuen oskola hautsi eta bere barnetik haur neskatila bat sortu zen”.

Ikuskizunak hazi berezi baten istorioa kontatzen digu, zurbeltz batetik jaiotako neskatila batena. Kio izeneko basozain batek Bruto bere txakurrarekin abioneta batean bidaiatzen du, hazia zainduz, baina basoko izakirik ez da gizakiaren mehatxutik kanpo geratzen: zuhaitzen mozketa neurrigabea, hondakin kutsatzaileak eta sortutako zakarretatik esaterako.

Egun batean, makal bat sortu zen bere alboan eta pixkanaka-pixkanaka lagun onak egin ziren. Denbora pasa zen eta basoa bisitatu zuten pertsona batzuk ikaragarrizko sua eragin zuten. Neskatila bakarrik geratu zen, bere lagun makalik gabe. Orain haziak bilatu beharko ditu basoberritzeko, bere laguna berreskuratzeko itxaropenarekin.

IKUSLEGOA: 7 urtetik aurrera
HIZKUNTZA: Gaztelera
IRAUPENA: 50’

Ikuskizun honek Haurrentzako eta Familientzako Ikuskizun Onenaren Andaluziar Antzerkigintzaren Lorca Saria jaso berri du 

 



 

Bisita bannerrak


jarraitu Facebook-en


jarraitu Twitter-en




En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.