TOPICeko argazki lehiaketan parte hartzeko epea ireki da

Argazkiak maiatzaren 14arte aurkeztu daitezke

2018ko Museoen Nazioarteko Eguna dela eta, Topic-ek argazki lehiaketa bat antolatu du txotxongiloak, museoa edota argazkilaritza orokorrean maite dutenentzat.


Bakarka, lagun artean edota familian, parte hartzaileak gonbidatuta daude TOPICi buruzko argazkiak ateratzera: museoaren barruan, Zentroaren plano orokorrak, txotxongilo zehatz batzuk. Tolosako epaimahai profesional batek aukeratuko ditu argazkiak. Hiru kategoria ezberdin egongo dira, parte hartzaileen adinaren arabera: 6tik 12 urte bitarte (haur kategoria), 13tik 18 urte bitarte (gazteen kategoria) eta 18tik aurrera (helduen kategoria).

Kategoria bakoitzeko irabazleari TOPIC-en txotxongilo bat emango zaio. Hortaz gain, haurren kategorian 2 sarrera TOPICek programatutako txotxongilo ikuskizunetarako (Titirijai-etik kanpo), 2018ko ekainetik 2019ko ekaina bitartean jasoko ditu. Eta gazte eta helduen kategorietan txotxongiloaz gain, Leidorrerako 2 zine bono, irailean hasiko den zine ziklorako.

Argazkiak web orri honetan jarriko dira ikusgai eta guztiekin argazki erakusketa bat antolatuko dugu Topic-en, 2018ko maiatzaren 18tik 31ra.


Gko eta Kultur Etxeko argazki ikastarokoekin elkarlanean egindako lehiaketa da. Lehiaketan parte hartzeko, ezinbestekoa da izen emate orrian agertzen diren datu guztiak betetzea. Izen emate orria hau, web orri honetan edota TOPICeko leihatilan bertan eskuratu dezakezue. Besteak beste, lehiaketara aurkeztutako argazkien lagatze eskubidea sinatu beharko da.


Irudia, 2017ean, helduen kategorian irabazle izan zen Izaro Altunarena da.


Informazio praktikoa:

Parte hartzeko epea: 2018ko apirilaren 9tik maiatzaren 9ra
Argazkiak aurkezteko azken eguna: 2018ko maiatzaren 14a
Epaimahaiaren epaia: 2018ko maiatzaren 16ean
Sari banaketa: 2018ko maiatzaren 18an


LEHIAKETAKO OINARRIAK

IZEN-EMATE ORRIA

AURKEZTUTAKO ARGAZKIEN GAINEKO ESKUBIDEEN LAGATZE-DOKUMENTUA


 








Bisita bannerrak


jarraitu Facebook-en


jarraitu Twitter-en




En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.