Granadako La Rous konpainiak “Hilos” antzezlana eskainiko du

Datorren larunbatean, 18:30etan


 

Mundura, amaren zilbor-hestetik lotuta iristen gara eta honek modu berezi batean batzen gaitu gure amarekin. Baina, zer gertatzen da hondoren hari horrekin? Zilbor-hestea jaiotzean moztu egiten digute, baina elkarren artean sortzen den lotura, ikustezina den hari baten antzera bizirik mantentzen da.

Nire amaren istorioaz ari natzaizue, biziz beteriko emakumeaz, hari  batez lotutako hamalau haur erditu zituenaz. Bere seme-alaba eta bere artean sortu zituen hariez eta bakoitzari utzitako ondareaz, ondoren norberak bereak ehundu zitzan.

FETEN 2016en Dramaturgia Onenaren eta Emakumezko Interpretazio Onenaren saria jaso zuena eta V. Andaluziako Antzerkigintzaren Lorca Sarietan, Emakumezko Interpretazio Onenaren saria eta Argiztapen Onenaren saria jaso zuena baita ere. Era berean, La Rous konpainia 2011ko Haur eta Gazteentzako Arte Eszenikoen Sari Nazionalaren jabe da.

IKUSLEGOA: 7 urtetik aurrera

HIZKUNTZA: Gaztelera

IRAUPENA: 60’


Nazioarteko Txotxongilo Eguna dela eta, antzezlana ikusi nahi dutenek, tailer batean parte hartzeko aukera izango dute eta horretarako ikuskizuna+tailerra sarrera konbinatua eskuratzeko aukera izango dute 8 euroren truke.

 








Bisita bannerrak


jarraitu Facebook-en


jarraitu Twitter-en




En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.