Bisita dramatizatuak eta Mintegia

Biak martxoaren 10ean izango dira

Datorren larunbatean, hilak 10, museoko bisita dramatizatuak izango ditugu ostera Amaia Ruiz de Galarreta aktorearen eskutik. Txotxongiloen etxea ezagutzeko beste modu bat da eta publiko familiarrari zuzendua dago. Ohikoa den bezala bi bisita antolatuko dira, 11:30tan euskaraz eta 12:30etan gazteleraz, eta ordu beteko iraupena izango du bisita bakoitzak. Bisita dramatizatu hauen arrakasta ikusirik, Aste Santuan ere antolatuko ditugu, martxoaren 24an, 25ean eta 31n eta apirilaren 1ean. Martxoak 24 eta 31 egunetan bi emanaldi izango dira ohiko ordutegian eta martxoak 25 eta apirilak 1ean berriz,  emanaldi bakarra, gazteleraz, 12:00tik 13:00ra. Gutxienez 5 pertsona eta gehienez 15 pertsonako taldeak osatuko dira. Sarrerek 7 euro balioko dute helduentzat eta 5 euro, 12 urte bitarteko haurrentzat.

Datorren larunbatean baita ere, “Txotxongiloak: objektu bizidunen unibertso emankorra” izeneko mintegia emango da berriz ere, kasu honetan gazteleraz. Mintegia Topic-eko pedagogia arduraduna den Karmele Kruz-ek emango du eta osasun-langileei, irakasleei, txotxongilolariei, artista plastikoei, etab. zuzenduta dago. Topic-en izango da, 9.30tik 13.00ra.

Bisita gidatuetan zein mintegian izena emateko, aldez aurretik jarri behar da gurekin harremanetan telefono honen bidez: 943 650 414; edo e-mailez bestela: cit@cittolosa.com.

 








Bisita bannerrak


jarraitu Facebook-en


jarraitu Twitter-en




En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.