El retrete de Dorian Gray konpainiak "Rua Aire" ikuskizuna aurkeztuko du

Larunbat honetan Topic-en, 18:30tan

“El Retrete de Dorian Gray” galiziar konpainiak antzerki bisuala, antzerki fisikoa, objektuen manipulazioa…inguratzen duten lurraldea esploratu nahi du. Ikuslea aurrean, alboetan edota atzean dutela ahaztu gabe, gertutasuna eskaintzen duten ikuskizunak diseinatzen saiatzen dira, emanaldi bat ikustea ikusmen eta entzumen estimulua baina gehiago izan dadin. 

 

Euren ikuskizunek berrikuntza eta haize frexkoa dakarte antzerki eta txotxongilo mundura. Konpainiaren esperimentazioa,  txotxongiloen eraikuntzari dagokionean, globoetan oinarritzen da, gerturatzen den edonori globo izatea ez dela horren erraza erakutsiz.  


Antzerki eta txotxongiloen mundura berrikuntza eta haize frexkoa dakarren lana da Rua Aire. 
Puxikak puzten dituen makina zahar bat… Nagusia depresioagatik bajan duten bi langile… Hasi bezain prontoko genesia… Bizia hartu nahi duten puxika mordoa… Dutxa istriputsua… Ideia finkoak dituzten guraize maltzurrak… Atea jotzen duen haizea… Puxikaz beteriko zabortegi bat… Onddo-kapela hankekin…

 

IKUSLEGOA: Ikuslego guztia
HIZKUNTZA: Gaztelera
IRAUPENA: 50’

 








Bisita bannerrak


jarraitu Facebook-en


jarraitu Twitter-en




En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.