Eguberri kanpaina TOPICen

Antzerkia, musika, art toys tailerra eta Topic Solidarioa bezalako ekimenek osatuko dute jai egun hauetarako eskaintza

Urtero bezala Eguberrietan, Topic-ek ekintza ugari antolatuko ditu etxeko txikiei eta familiei zuzenduta, krisi ekonomikoagatik gaizki pasatzen ari direnei izan behar dugun solidaritatea ahaztu gabe. 
‘Topic Solidario’-ak berriz ere, Tolosako Udal Musika Eskola eta Txotxongillo taldearen laguntza izango du. Abenduaren 22an Tolosako Musika Eskolako ikasle eta irakasleek emango duten kontzertura eta abenduaren 30ean Txotxongillo konpainiak eskainiko duen emanaldira etorriko diren ikusleek, sarrera janari ez-galkorraren truke eskuratu ahal izango dute. Jasoko den janari guztia Tolosako Caritas-i emango zaio, behar gehien dutenen artean bana dezaten. 
Kontzertua eta Txotxongillo taldeak eskainiko duen ‘Elurrezko Panpina’, 4 urtez gorako haurrei zuzendua, 18:30etan izango dira Topic-eko antzokian

Egun hauetan ere, abenduaren 26tik 29ra, Art Toys mugimenduari buruzko tailer bat egongo da etxeko txikiei zuzenduta, 9:30tik 13:00ra. Salneurria 40€-koa izango da eta 6 urtetik aurrerako haurrei zuzendua izango da. Tailer honetan txotxongiloen esentzia eta jostailuaren artean dagoen harreman estua egiaztatuko dugu, hau da, bizitza, soinua eta mugimendua ematea objektu bizigabe bati. Izena emateko deitu 943650414 telefono zenbakira.

Teatro Estudio konpainiak Yasmina Rezak idatzitako ‘Una comedia española’ eskainiko du datorren abenduaren 28an, arratsaldeko 18:30etan, Topic-eko antzokian. Bertan familia bateko etxe batean isilpean sartu eta bertan gertatzen dena ikusteko aukera izango dugu.

 
 












Bisita bannerrak


jarraitu Facebook-en


jarraitu Twitter-en




En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.