Helduentzako ikuskizunek badute beraien txokoa Titirijaien

Bihar hasi eta abenduaren 1ean bukatuko dira

Beste urte batzuetan bezalaxe, aurtego Titirijai jaialdiak helduei zuzendutako atal bat aurkeztu du. Astelehenitik ostirala bitartean izango dira, Topic-eko antzokian, 22:00tan. Astelehenean Javier Arandaren "Parias" ikuskizunarekin hasiko gara; asteartean Carles Cañellas-en txanda izango da "Identitats" ikuskizunarekin, asteazkenean Zero en conducta eta  berraien "Brigitteren azken dantza" izango dugu; ostegunean "Besaulkia" Winged Cranes-en eskutik eta ostiralean Joan Baixas "Oh!, là, là, la marionette!" ikuskizunarekin.
Emanaldi bakoitzaren ostean, Topic-eko anbigu aretoan, ikusleek artistekin modu informalean solasean aritzeko aukera izango dute kafetxo bat edo kopa bat hartzen duten bitartean. Atal honi "Charlando con... edo Solasean..." deitu diogu eta bere helburua artista publikoarengana gerturatzea da, bere lanari buruz piska bat gehiago jakin, bere zailtasunak, nola aukeratzen dituzten gaiak, zein teknika erabiltzen dituzten, musika, etab...

 








Bisita bannerrak


jarraitu Facebook-en


jarraitu Twitter-en




En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.