Topic-ek 'art toys' mugimenduari buruzko erakusketa inauguratu du

Martxoaren 4ra bitartean zabalik egongo da

Topic munduko lehenengo museoa da, txotxongiloen esparruan, ‘art toys’ jostailuekin erlazionatuta dagoen korronte artistiko moderno hau aztertu eta erakutsiko duena. Aldi baterako erakusketa izango da, eta jostailu bereziak eta landuak erakutsiko dira, ez edonolakoak; izan ere, jostailu hauek arte ere badira. Jostailutik abiatuta, fantasiarekin eta haurren munduarekin lotuta itxura batean, areago doaz eta objektu artistiko bihurtzen dira; modu horretan, horien espazioa museoak eta erakusketa espezializatuak izatera pasatzen da.

Topic-ek koordinatua eta zuzendua, Fran Picazok eratua eta Art Toy Gama Nazioarteko Kolektibo artistikoak kudeatua eta antolatua, erakustaldi ludiko bat da, gogoetarako bide ematen duena; 59 artistak parte hartuko dute munduko leku askotatik etorrita –bertakoak, estatukoak, nazioartekoak–, eta era askotako proposamenak, guztiz anitz eta desberdinak, egingo dituzte. Ikusleek ‘art toys’en unibertsoaren ikuskera berria, modernoa, izango dute aurrenekoz, eta, aldi berean, txotxongiloekin duten lotura begiztatu eta aztertu ahal izango dute. Aukera paregabea eta bakarra izango da arte hibrido bat eta horren eboluzio etengabea bertatik bertara gozatzeko, arte post-modernoa, berritzailea, kultur aniztasunaren eredu bikaina.

 

 

100 obra 16 herrialdetatik ekarriak 


‘Bidaia
bat Art Toys-en unibertsora’ Topic-ek antolatzen duen aldi baterako hogeigarren erakusketa da, 2009ko abenduan sortu zenez geroztik. Martxoaren 4ra arte zabalik egongo da, eta ikusle helduentzat eta gazteentzat pentsatuta dago berez; 100 obratik gora erakutsiko dira, tartean ‘art toys’ak eta argazkiak, estilo eta joera guztiz desberdinetakoak. Mundu osoko 59 artistak egin dituzte, eta 17 herrialdetatik etorriko dira gurera: Argentinatik, Boliviatik, Txiletik, Kolonbiatik, Kroaziatik, Espainiatik, Estatu Batuetatik, Frantziatik, Britainia Handitik, Italiatik, Japoniatik, Mexikotik, Perutik, Poloniatik, Errusiatik eta Singapurretik.

Erakusketako pieza guztiak estetikak lotzen ditu, esentziak eta azalak, eta elementu ezagun eta unibertsala dute oinarri: jostailua. ‘Art toys’ak kultura-kreaziok dira, diseinuaren eta artearen lerro fin-finean mugitzen dira; hau da, museoko obrak dira eta, aldi berean, produktu salgarriak, merkaturatzekoak, ere badira, eta askotan oso prezio handia hartzen dute.


Erakusketa bakarra, Topic-erako propio sortua


Erakusketan garbi ikusiko da ‘art toys’ek txotxongiloaren esentzia gordetzen dutela funtsean; desberdintasuna bakarra, txontxongiloek berez agertoki batean jokatzeko  direla eta ‘art toys’ak testuinguru horretatik kanpo dutela adierazpidea. Pieza berezi hauek jolaserako baino zerbait gehiagorako egin dituzte, jolas hitza adiera tradizionalean hartuta betiere; izan ere, hauekin adin guztietako pertsonek ondo pasatu eta gozatu ederra hartuko dute. Izango da pertsonaiaren esentzian gehiago sakonduko duenik, edo bere mezuan eta izango da itxurarekin, gaitasun narratibo handia daukanez, gozatuko duenik ere. Erakusketa originala da guztiz, pieza berezi-bereziak ezagutzeko aukera ematen du-eta; harrigarria da komunikatzeko duten gaitasuna (sarri askotan arte klasikoen obrak ere –eskulturakoak edo pinturakoak, kasu– gainditzen dituzte).
 

Topic-en erabat sinetsita gaude erakusketa hau esperientzia ikaragarria izango dela bisitarientzat. Zerbait desberdina eta aparta ikusi ahal izango dute, bildumetan gordetzeko, soilik begiratzeko edota ipintzen diren tokia apaintzeko baino zerbait gehiagorako sortu dira eta. Arte-objektuak dira, eta “jolaserako” baino harago doan helburu batekin sortu dira ­–jolasa hitzaren adiera tradizionalean hartuta betiere­–. Arte-objektu hauek Esperimentatzeko arte-objektuak dira.

Erakusketarako tokiaz gainera, bada beste gune bat, Topic-eko edaritegian, non museoaren aldi baterako aretoan erakusten diren ‘art toys’en argazki artistikoak eta infografiak ikusi ahal izango diren. Horiek ikusteko modu desberdina da, hor eszena birtualen parte dira eta. ‘Art toys’en zaleek eta bildumagileek askotan eszena originaletan txertatuta ateratzen diete argazkia beren jostailu artistikoei. Erakusketa paralelo honek ‘art toys’en alderdi hori jasotzen du, eta, modu horretan, jostailu horiek oso elementu pertsonalak bihurtzen dira batzuetan.


Erakusketa eta merkatua, ‘art toys’ak 50 eurotatik hasita 7.000 eurotaraino.


Topic-eko erakusketan ikusgai dauden obra gehienak okasio honetarako propio egin dira. Batzuk pieza bakarrak dira, eta edizio mugatuetakoak dira. Denak erreserbatu eta eros daitezke Art Toy Gama Kolektiboaren bitartez.

Interesa duen edozein pertsonak erosi ahal izango du pieza bat, edo bat baino gehiago. Prezioak 50 eurotatik 7.000 eurotara bitartekoak dira; hala ere, gehienak 100 eta 2.000 euroen artean dabiltza.


‘Art toys’ak beste museoetan

2013an, Malagako “Centro de Arte Contemporáneo”k eraskusketa handi bat antolatu zuen: ‘At home I’m a tourist’, Selim Varo-ren bilduma. Erakusketa kolektibo hura, arte-edizioen eta diseinuko jostailuen munduko bilduma handienetako bat izan zen, eta erakusketa hartan nabarmendu nahi izan zen arte-mota honek balio handia duela bilduma artistikoak egiteko.

Nolanahi ere, ‘art toys’ei propio eskainitako lehenengo erakusketa handia Canadan egin en, 2014an, Kanadako Diseinu Museoan, Toronton (Design Exchange). Erakusketa haren izena: ‘This is not a Toy: An Exhibition of Contemporary Art and Collectible Design’. Izenburuak berak adierazten du “garrasi” erreibindikatzailea dela. Topic-eko erakusketa, beraz, Art Toys-ei eskainitako bigarrena da, baina lehenengoa ‘art toys’ak txotxongiloekin lotuta erakusten eta aztertzen dituena. 


Beste jarduera batzuk Topic-eko Art Toys-en erakusketarekin lotuak


Nola kontatuko dizut. Kontatzeko modu desberdina. Jolasteko beste modu bat’. Erakusketa Tabakaleran

Eraskusketa honek osatu egiten du Tolosakoa, nagusia, eta argi eta garbi ikusarazten du Topic Museoan erakusten diren ‘art toys’ak bere garaiko kreazioak direla; hau da, gizarte hiperbisual baten parte direla, irudia jaun eta jabe den gizarte baten isla direla; eta hizkuntza propioarekin egiten du, argazkien bidez, bere historian aberastua eta osatua. Eta erakusten du argazkilaritza “jostatzeko”, historiak kontatzeko eta ‘art toys’ekin esperientziak bizitzeko modu bat dela.

Urriaren 20tik azaroaren 19ra. Kutxa Kultur Tabakalerako Plazan (4. solairuan). Donostian.


‘Art toys-en mugimendu artistikoa. Art toys-ak barneratuz’. Erakusketa Tolosako Aranburu Jauregian

 Erakusketa honek ideia bat aditzera ematen du: ‘art toys’en artea aldean eraman dezakezun arte-mota bat dela, eta berekin “jostatzeko” eskatzen digutela, jostatu esaten dugunean, hitzaren adiera tradizionalean ez bada ere. Eredu bat ere bada publikoari, ikusleei, erakusteko ‘art toy’ batek espazio bat aldaraz dezakeela, eta beste osagaiekin, apaingarriekin eta altzariekin batera primeran egokitu daitekeela.

Azaroaren 3tik abenduaren 6ra Aranburu Jauregian, Tolosan.


‘Mythology and art toys. Guk botako zaitugu eta barkaguzu. Tolosako GKo Gallery
.

‘Art toys’ekin lotuta, esperientzia-ziklo baten parte da erakusketa hau; Art Toy Gama Kolektiboa eta Gko Gallery esperientziari forma emanez joan dira ‘Expo-Korners Experiences’ izena duten Erakusketetan. Zura, elementu naturala, hartzen da lehengai gisa, erakusketa honetan artelanak egiteko. Topic-eko erakusketa nagusian bezala, hemen ere erakusten diren piezak erosteko aukera du bisitariak.

Azaroaren 4tik urtarrilaren 6ra. GKo Gallery, Tolosa

 












Bisita bannerrak


jarraitu Facebook-en


jarraitu Twitter-en




En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.