Paisaia bizia. TOPIC Tolosako paisaiaren eraikuntzan - Europako Ondare Jardunaldiak

TOPIC-ean ospatzen da urriaren 4an

Tolosako herriari galdetu nahi diogu TOPICek nola aldatu duen Tolosako paisaia beraien ikuspuntutik: arkitektura, ekonomia, kultura eta edukazio Tolosako eragile batzuk bilduko ditugu mahai-inguru ireki batean eztabaidatzeko herritarrekin batera.

Hizlariak:
•    Julián Lacunza, Turismo Ekinbide Etxearen Lehendakaria.
•    Olatz Peón, Tolosako Alkatesa.
•    Paula Amutxastegui COAVN, Euskalerriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Ordezkaria.
•    Mercedes Rodríguez, Bilboko Turismo Zuzendaria.
•    Frantxis López de Landatxe, Donostiako Koldo Mitxelenaren zuzendari ohia.
•    Nekane Garayalde, Herrikideko DBH irakaslea .

Data: Urriak, 4. 20:00
Lekua: TOPICeko antzokia (bete arte) 




Europako Ondare Jardunaldiak ate irekien egunak dira, herritarrek parte har dezaten; Europako Kontseiluaren ekimenez antolatzen dira urtero, Europar Batasunaren laguntzarekin, eta udazkenean egiten dira, Europa osoan zehar, helburu nagusi batekin: herritarrei kultur ondarea ezagutaraztea eta horri buruzko interesa eta ardura piztea. Guztira, 50 estatu kidetik gora parte hartzen dute kultur ondarea hedatzeko jardunaldiotan. Bisita gidatuak, ibilbideak, erakusketak, kontzertuak eta era guztietako kultur adierazpenak izaten dira, eta Europako herritar guztiei gonbita luzatzen zaie, kultur Ondarearen festa handian parte har dezaten.


 












Bisita bannerrak


jarraitu Facebook-en


jarraitu Twitter-en




En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.