Bisita gidatu teatralizatuak (2017-2018)

Bi bisita hilabetean egongo dira ekainera arte

Iaz bezela, 2017-2018ko ikasturte honetan TOPIC-ek aurreko ikasturtean martxan jarri zuen jarduera berri honekin jarraituko du: publiko familiarrentzako bisita gidatu teatralizatuak. Gure ustez, zentzu handia duen jarduera bat, batez ere gure Zentruak arte-disziplina jakin batean, teatroaren esparruan, diharduelako.

Hala, nahi duten bisitariei ibilbidea egiten lagunduko diegu Txotxongiloen Etxean barrena, bisita gidatu teatralizatua eginez leku magiko honetan, eta bisitan datozkigunentzat esperientzia ahaztezina izango dela uste dugu.

Bisitak hilean behin egingo dira –larunbatetan 11:30etan euskaraz, eta 12:30etan gaztelaniaz–; goran adierazita dator egutegia.

Ordubete iraungo du bisitaldi bakoitzak. Izena emateko, aldez aurretik jarri behar da gurekin harremanetan telefono honen bidez: 943 650 414; edo e-mailez bestela: cit@cittolosa.com. Talde bakoitzak 5 lagunekoa izan behar du gutxienean, eta 15ekoa gehienean. Prezioa pertsonako 7 €-koa izango da helduentzat, eta 5 €-koa haurrentzat.

Aurretiko erreserbarekin, bisita teatralizatua nahieran egiteko aukera ere badago (taldeak: 100 € - gehienez 15 pertsona).

Data.
16/09/2017 - 14/10/2017 - 11/11/2017
08 eta 09/12/2017 - 20/01/2018 - 03/02/2018
10 /03/2018 - 14/04/2018 - 05/05/2018 - 09/06/2018


Helduentzako bisita gidatu teatralizatuak gau zurian


Maiatzak 19 - 23:00 eta 24:00 (Doan)

Tolosako Turismo Bulegoak eta Tolosaldea Garatzenek, Tolosako alde 41 zaharra ezagutzeko antolatzen dituen gaueko bisitek eta pasa den urtean TOPICek abian jarri zituen bisita teatralizatu familiarrek izan zuten arrakasta ikusita, Txotxongiloen museoak, 2018ko Gau Zurian, helduei zuzendutako bisita teatralizatua programatu du.

Antzezle bat, museo honetan bizi izan zen pertsonaia historiko baten paperean sartuko da, bisitariak ibilbidean zehar gidatuz, modu honetara eta ordu betez, Topic-era hurbiltzen den edonork museoa eta eraikinaren historioa modu
berezi batean bizi eta ezagutu ahal izango duelarik.

 












Bisita bannerrak


jarraitu Facebook-en


jarraitu Twitter-en




En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.