Irailaren 6ean Topic-ek 2017-2018ko denboraldi berria aurkeztuko du

Aldi berean CITeko 50.urteurrena dela eta koktel bat eskainiko da. Bi ekitaldiak publikoari irekiak izango dira

Aldi berean CITeko 50.urteurrena dela eta koktel bat eskainiko da. Bi ekitaldiak publikoari irekiak izango dira.
 
Bihar Topic-ek 2017-2018 denboraldi berriko programazioa argitaratuko du, 30 jarduera inguru aurkeztuko dituzte ikuskizun, erakusketa, bisita dramatizatu eta beste ekinbide batzurekin batera.

Aurkezpena, iluntzeko 20:00tan Topic-eko antzokian izango da eta ondoren koktel bat eskainiko da Tolosako Ekinbide Etxearen (CIT) 50.urteurrena ospatzeko. Bi ekitaldiak publikoari irekiak izango dira.
 
Julian Lacunzak (CITeko lehendakaria) bertaratzen direnei ongi etorria emango die eta Topic-eko zuzendaria den Idoya Oteguik, denboraldia aurkeztuko du. Maria San Sebastianek aldiz erakusketa eta bisita dramatizatuen  berri emango du. Karmele Cruz-ek antolatu diren tailer ezberdinen inguruan hitz egingo du eta June Gerrikok aurtengo Eskola Kanpaina aurkeztuko digu, beste behin ere urritik ekainera burutuko dena.

 












Bisita bannerrak


jarraitu Facebook-en


jarraitu Twitter-en




En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.