Quebeceko agintariek TOPIC bisitatzen dute

 
Beste urtetan gertatu izan den bezala, Titirijai, Tolosako Txotxongiloen Nazioarteko Jaialdiak aurtengo urtea (azaroaren 28tik abenduaren 6ra) herrialde jakin bateko txotxongiloari arreta berezi bat eskainiko dio. Horrela, bere 27. edizioan, Leihoa Quebecera zabalduko da eta, bere bitartez,  bere 

txotxongilotaz eta antzezpenetaz gozatu ahal izango dugu eta mirestuko ditugu ere. Arrazoi honengatik, pasa den martxoaren 25ean Tolosa bisitatu zuten Claude Fleuryk, Quebecek Bartzelonan duen Bulegoko zuzendariak eta Maria Jesus Bronchalek, Kultur erantsiak, lehen eskutik Txotxongiloaren etorkizuneko Nazioarteko Zentroaren egitasmoa eta baita TOPIC kokatuko den eraikineko egokitzapen lanen egoera ezagutzeko asmoz.

Bisitaldia trinkoa eta zabala izan zen eta biak atseginez harriturik geratu ziren egitasmoaren sendotasun eta egintza mailagatik, baina, batez ere, ikuspuntu oso desberdinetatik txotxongiloaren munduari ekitea uzten dion bere izaera integralagatik. 

 



jarraitu Facebook-en