Maria de León-ek De Viajes aldizkarian Topic-era egindako bidaiaren erreportai bat argitaratu du

'Influencer' ezagunak Gipuzkoara egindako bisitaren deskribapena egiten du, non Tolosa eta Topic ez diren falta

“Influencer” ezagunak Gipuzkoara egindako bisitaren deskribapena egiten du, non Tolosa eta Topic ez diren falta.
 
Donostian zehar ibili ondoren eta Zumaia eta Getarira gerturatu baino lehen, Maria de León-ek Tolosa bisitatu zuen, geldialdi berezi bat eginez Topic-en. Eta honakoxe hau dio bertako zuzendaria den Idoya Oteguiri buruz “historia egin du UNIMAko (Txotxongiloen nazioarteko elkartea) idazkari nagusi izanten lehenengo emakumea izateagatik”.
 
Txotxongiloen Nazioarteko Zentroari buruz honako hau dio “disziplina honen paradisua da bertan sorkuntza, ekoizketa, artxiboa eta erakusketa zainduak elkartzen baitituzte, ikusteko aukera izan nuena bezalakoa, Miró eta Tápies-ekin lan egin zuen Joan Baixas artistaren obrak esaterako”.
 
Tolosatik, Tingladu espazioa eta Gorrotxategi, Eceiza eta Lurlan dendak bereizten ditu, bai eta Frontón jatetxea ere “zaporeen tenplua” bezala deskribatzen duena.

Informazio osoa

 












Bisita bannerrak


jarraitu Facebook-en


jarraitu Twitter-en




En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.