Madrilgo Centro Dramático Nacional-ak txotxongiloen denboraldi berria aurkeztu du, Topic-ekin elkarlanean egindako programazioa

Titerescena programazioa bederatzi hilabeteetan zehar garatuko da antzoki publikoak diren bi aretotan

Madrilgo Centro Dramático Nazional-ak Tolosako Topic-ekin elkarlanean, 2017-2018 denboraldiko txotxongilo ikuskizunen programazioa aurkeztu du. Kultura Ministerioaren Antzoki Publikoak eta Tolosako Txotxongiloen Zentro Internazionalak laugarren denboraldiari hasiera eman die eta oraingoan ere Tolosako Topic izan da, Titerescena programaren barruan parte hartuko duten konpainien aukeraketaz arduratu dena.

Topic eta CDNren arteko hitzarmena 2014ean sinatu zen eta oraintxe luzatu berri izan da. Tolosako Txotxongiloen Zentruko zuzendariarentzat, Idoya Oteguirentzat “urte hauetan Centro Dramático Nacional-arekin lortu den harremana oso baikorra izan da, alde batetik madrilgo publikoak duen prestigio haundiagatik eta bestetik Topic txotxongilolaritza erreferente bezala ezartzen duelako, estatuan zein atzerrian”.  Oteguik ondorengo hau ere bereizi du “CDNek azaldu digunez, programatu dizkiegun txotxongilo ikuskizunek ikuslegoaren artean harrera oso ona izan dute, aretoak ia beteak egonez”.

Guztira, CDNko txotxongiloen programazioan, bederatzi konpainiek parte hartuko dute eta urriaren 28 eta 29 La Canica konpainia Madrildarraren “La Sirenita” ikuskizunarekin emango zaio hasiera. Azaroaren 18 eta 19an, ikuskizunak Valentziako Bambalina konpainiak eskainiko ditu “Kriti Kraft” ikuskizunarekin. Abendauren 16 eta 17an El Espejo Negro konpainiako andaluziarrek  “Oscar el niño dormido” lana aurkeztuko dute.

2018an Titerescenan lehenengoak antzezten beste andaluziar batzuk izango dira, Ymedio Teatrokoak, urtarrilaren 20 eta 21ean “Solos” lana aurkeztuko dutelarik. Galiziatik, otsailaren 10 eta 11ean El Retrete de Dorian Grey konpainiak “Cabaret de Mans” lana aurkeztuko du. Hilabete beranduago, Gorakada konpainia euskaldunak, martxoaren 3 eta 4ean “Titiricuento” lana aurkeztuko du.

Andaluziatik baita ere, La Maquiné konpainiak apirilaren 7 eta 8an “Semillas” lana eramango du Titerescenara. Maiatzaren 5 eta 6ean urte honetako atzerritar konpainia bakarrak parte hartuko du, Lejo Theater, “Hands up” lanarekin. Eta programazioari amaiera emateko, ekainaren 16 eta 17an Juan Catalina konpainiaren eskutik “Torta y leche” kale ikuskizuna eskainiko da.

CDNko zuzendariak, Ernesto Caballerok, 2016-2017ko programazioaren arrakasta azpimarratu zuen, eta denboraldiaren inguruan honeko hau azaldu zuen “inflexio puntu bat da, etapa bat itxi egiten da eta bestea hasi”. CDNko denboraldi orokorrak guztira 145.000 ikusle jasotzen ditu Maria Guerrero eta Valle Inclán antzokietan, %90eko okupazioarekin eta “goranzko norabidean”.
 












Bisita bannerrak


jarraitu Facebook-en


jarraitu Twitter-en




En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.