Jordi Bertran konpainiak 'Circus' lana aurkeztuko du larunbat honetan

Ikuskizuna Charles Chaplini egindako omenaldi bat da
 
Pailazoak eta txotxongiloak biltzen dituen Circus emanaldi honek, XX.mendeko jeinuetako bat, Charles Chaplin, omentzen du. Bere jaiotzaren 125.urteurrunean, txotxongilolari trebe honek Charloten obran eta musikan oinarritutako zirko ikuskizuna aurkezten digu

Hiru eszena ezberdinez osaturiko ikuskizuna da. 'Charlot-en ametsa'
Charlot, XX.mende erdiko pertsonaiarik famatuenak eta zinetik atera berria denak, erakustaldi bat emango digu bere lau gurpildun patinekin. Berak antzeztutako 'Modern Times' filmetik ateratako eszena da. Raquel, lore saltzaileak, Charlot-en eszena laguna izango da, bere ametsetan nabigatzen duen musa. Charles Chaplin-en 'City Lights' filmeko pertsonaiean oinarritutako txotxongiloa.

'Fratelo eta Titina'. Pailazo bikote funanbulista batek, Charles Chaplinen musikaren erritmoan, euren bizitza arriskuan jarriko dute soka zeharkatuz, bata bestearengatik sentitzen dutena adierazteko. Lore hori bat, euren maitasunaren ikur izango da.

'Toti'. Ikuskizun honekin Jordi Bertranek barruan daraman haurra eta lokartutako pailazoa aterako ditu. Ezpainzapi sinple batekin ikuslearekin komunikatzea lortuko du, eurekin




IKUSLEA: Guztiak.
HIZKUNTZA: Texturik gabe.
IRAUPENA: 45’

Data: Ekainak 3
Ordua: 18:30tan.
Prezioak: Haurrak: 4 euro. Helduak: 7 euro.
Familia ugariak: Haurrak: 3 euro. Helduak: 5 euro.
Txartel salmenta: Topic zentroko txarteldegian. Eta www.topictolosa.com webgunean.
Oharra: Familia ugarientzako sarrerak Topic zentroko txarteldegian soilik eskura daitezke.


 












Bisita bannerrak


jarraitu Facebook-en


jarraitu Twitter-en




En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.