Tolosako Bizikidetza Foroak, Topic-en mahai inguru bat antolatu du

Maiatzaren 18an arratsaldeko zazpiretan izango da

Tolosako Bizikidetza Foroak, Museoen Nazioarteko Egunaren harira Topic-ekin elkarlanean antolatu duen “Esanezina esan: mitoa eta errelatoa. Zergatik gertatu zaigu hau guztia?” mahai-ingurura gonbidatu nahi zaitu.

Elkarrekin bizikidetza egokiagoa eraikitzeko bide honetan, gai konplexuen inguruko hausnarketa eta elkarrizketa zintzoak gauzatzeko esparru zabalak ahalbidetzea da
gure helburua. Oraingo honetan, ibilbide pertsonal esanguratsua eta antropologiaren alorrean ezagutza sakon eta zabala duten hiru hizlari izango ditugu.

Juan Aranzadi, Filosofia eta Antropologian doktore, besteak beste “Milenarismo Vasco” (1982) eta “El escudo de Arquíloco” (2001) lanen egilea; Aitzpea Leizaola, Antropologian doktoretza “muga politikoaren eragina Euskal Herrian, identitate eta lurraldetasuna“ gaitzat harturik egin zuen, egun EHUko irakaslea eta Bake Prozesua indartzeko Foro Sozialaren partaidea da, eta Joseba Zulaika, Antropologian doktore eta egun Renoko Unibertsitateko (Nevada) Center for Basque Studies-en Antropologia eta Euskal Kulturako irakaslea. Azken honek streamingez parte hartuko du. Solasaldiaren moderazio lanetan Santi Eraso izango dugu.

 












Bisita bannerrak


jarraitu Facebook-en


jarraitu Twitter-en




En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.