Museoen Nazioarteko Eguna maiatzaren 18tik 21era ospatuko da Topic-en

Ate irekien eguna, mahai-ingurua, erakusketak eta beste jarduera batzuk

Maiatzaren 18tik 21era, Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko da Topic-en, hori dela eta ate irekien eguna, mahai-inguruak, erakusketak eta beste zenbait jarduera antolatu dira.

Maiatzaren 18an ate irekien eguna ospatuko da,hori dela eta museoa bisitatu nahi duen edonor dohain sartu ahalko da museora, goizeko hamaiketatik arratsaldeko zazpietara. Arratsaldeko seiretan elefante baten burua irudikatzen duen maskara erraldoiaren aurkezpena egingo da, maskara hau Ttanttaka antzerki konpainiak TOPICi egin dion dohaintza bat da.

Egun berdineko arratsaldeko zazpiretan eukaraz burutuko den mahai-inguruari hasiera emango zaio “Mitora eta errelatoa: kontaezina kontatuz”. Bertan, Juan Aranzadi, Aitzpea Leizaola eta Joseba Zulaika izango dira hizlari, moderatzaile laneta Xanti Eraso izango delarik. Tolosako Bizikidetza Foroak antolatutako jarduera.

Ostiralean, maiatzak 19, iluntzeko bederatzietatik gau erdiko ordubatak arte, ate irekien jardunaldia izango  da. Iluntzeko bederatzietan berriz, Topic-eko Ambigun, Rafa Gorrotxategik eskainitako txokolate txuria dastatzeko aukera izango da. Eta aldi berean Tolosako Musika Eskolako zenbait ikasle eta irakaslek kontzertu ezberdinak eskainiko dituzte museoan zehar.

Larunbatean, iluntzeko bederatzietatik gaueko hamaikak bitarte, Topic-eko museoan Kutxa Kultur Moda Kiss Room ekitaldia ospatuko da, diseinatzaile eta merkatarien arteko topaketa pribatua. Aurtengo jarduerak, maiatzaren 21ean igandean amaituko dira, egun horretan Nazioarteko Kulturaniztasun Eguna ospatzen dela kontuan hartuta, jatorri ezberdineko pertsonei eskainitako bisita gidatu bat antolatu da Topic-en. Bisita honetarako erreserbak dagoeneko agortuta daude.

Ospakizun honekin bat eginez, maiatzaren 18tik 31ra, TOPICeko argazki lehiaketara aurkeztutako argazkiak ikusgai izango dira Ambigun, baita beste argazki zein Rafa Gorrotxategiren objetu batzuk ere.

Nazioarteko Museoen Eguna, ICOM-en (Consejo Internacional de Museos) ekinbide bat da. Informazio gehiago.

 












Bisita bannerrak


jarraitu Facebook-en


jarraitu Twitter-en




En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.